Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Kongreso txostena

Estatuko XV. Boluntariotza Kongresua

www.congresovoluntariadoeuskadi2012.es

Estatutako XV. Boluntariotza Kongresua Euskadi 2012

Estatuko XV. Boluntariotza Kongresua 2012ko azaroaren 27, 28 eta 29an egin zen, BECen (Bilbao Exhibition Centre), Bilbon (Euskadi).
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatu zuen kongresua, Espainiako Gobernuko Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren eta Espainiako Boluntariotza Plataformaren laguntzarekin.

Kongresuaren izenburua Boluntariotza eta parte-hartze soziala XXI. mendean izan zen, eta bertan planteatu zen garai-aldaketaren eta bizi ditugun egoeren testuinguruan kokatu behar dela boluntario-ekintza. Horretarako, hurrengo hamarkadan herritarren parte-hartze eta solidaritatea sustatzeko estrategia orokorra eratu behar duten erronkak identifikatu nahi izan ziren eta boluntariotzaren mugak adostu, baita egungo gizarte-eremuan duen eginkizuna eta gainerako eremu eta eragileekin dituen loturak ere.

Ereduzko kongresu  bat diseinatu nahi izan zen, bai edukiari dagokionez eta baita berritzailea izateko asmoz eta parte hartzeko aukera emango zuelako ere. Hurbileko metodologien erabilera izan zuen oinarri, elkarte-sarearen eta boluntario-ekintzaren beharrizan eta erronkak ahaztu gabe.

  Kongresu irekia izan zen, eta boluntariotzako eta gizarte-eremuko hainbat plataforma, sare eta erakunderen laguntza izan zuen, zeinek ekarpen ugari egin baitzuten kongresua diseinatu eta antolatzeko orduan.

Azken eguneratzea: 2013/05/28