Unibertsitate Komunitatearen Ongizatea
UNIBERTSITATE KOMUNITATEA ARTATZE ETA ZAINTZA
UNIZAIN
Proiektu hau, Euskal Unibertsitate Sisteman ongizatearen prebentzioa eta sustapena lortu nahi duen, unibertsitate-komunitate osoari ongizaterako neurri berriak bultzatzeko helburuarekin, asmo zabal baten lehen urratsa da.
Lehen fase honetan, proiektuak EHUko IRI eta ikerlari ez iraunkorren ongizatea du ardatz. Galdetegia Unizain.eus-en eskuragarri dago.
Galdetegia guztiz anonimoa eta konfidentziala da, eta unibertsitatean eskuragarri dauden ongizaterako zerbitzu eta baliabideei buruzko gomendioak biltzen dituen txosten pertsonalizatua jaso ahal izango du. Gainera, unibertsitate komunitateari dagozkion gaiei buruz xehetasun gehiago emateko bilduko diren eztabaida-taldeetan parte har dezakete baita.
Komunitatea bera osatzen dutenen inplikazioa funtsezkoa da proiektu honek benetako eragina izan dezan.
Gogoan izan, egun EHUrekin kontratu bat baduzu, irakasle (IRI) edo ikertzaile ez-iraunkor gisa, parte hartzeko unea da. Sartu eta partekatu.
Azken aldaketako data:

