(EZAGUTZA ZABALTZEN). EZAGUTZA ZIENTIFIKOA GIZARTEAN ZABALTZEKO PROIEKTUAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK
Deialdi honen helburua da zientziaren eta berrikuntzaren ikusgarritasun soziala handitzea, haiek integratuz modu aktiboan eta irisgarrian, EAEko espazio publikoan eta bizitza kulturalean eta sozialean; eta orobat, ezagutza zientifikoa eskuratu eta hartaz gozatzeko aukera erraztea ere, ekitate-baldintzetan, publikoen aniztasuna kontuan hartuta, lurralde, gizarte, ekonomia, kultura, hizkuntza edo funtzionaltasun arloetako oztopoak murrizten dituzten ekintza inklusiboen bidez. Era berean, ikerketa eta berrikuntza helburu dituzten prozesu zientifikoak eta haien balio soziala herritarrek hobeto ulertzea lortu nahi da, zientziaren ikuspegi zorrotz eta hurbileko bat bultzatuz eta, azkenik, pentsamendu kritikoa eta alfabetatze zientifiko funtzionala sustatuz, desinformazio zientifikoaren aurkako borrokan lagundu nahian.
- Agindua, 2026ko maiatzaren 26koa , Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena; honen bidez onesten dira ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak
- Huts-zuzenketa , Agitalpenean izandako hutsen zuzenketa
