Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko IV. Kongresua

Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna da, oraindik ere, egungo erronka handienetako bat. Helburu globala da, baina maila guztietan partekatutako ardura ere bada: politikoa, ekonomikoa eta soziala. Genero-arrakalak ezabatzea, batez ere soldaten arrakala, ez da soilik eskakizun demokratiko bat, gure ekonomien garapen justu eta jasangarrirako ezinbesteko baldintza ere bada.

Mikel Torres Lorenzo

Euskadin, datu berrienek norabide onean goazela baieztatzen dute. 2018tik 2023ra bitartean, emakumeen batez besteko soldatak gizonezkoena baino erritmo biziagoan hazten jarraitu du, eta soldata-arrakalak jaisten jarraitzen du. Bilakaera hau ez da kasualitatearen ondorio, ahalegin kolektiboarena baizik: berdintasun-politika aktiboak ezartzea, Estatuko arau-esparrua hobetzea, Lan Ikuskaritzaren jarduerak eta enpresetan Berdintasun Planak sendotzea. Eta, bereziki, Euskal Estrategiarekiko konpromiso irmoa, tresna erabilgarria eta eraginkorra dela erakutsi baitu.

Baina ezin gara autokonplazentzian erori. Bide luzea dago egiteko. Egiturazko desberdintasunek bere horretan jarraitzen dute, genero-estereotipoek eta zainketen banaketa bidegabeak elikatuta, eta horrek emakumeak zigortzen jarraitzen du ibilbide profesionalean. Soldata-arrakala desberdintasun sakon horren adierazpen nabarmenetako bat baino ez da.

Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko IV. Kongresua inflexio-puntua eta topagunea izango da. Anbizio handiko proposamen errealistak jaso nahi ditugu, egiazko ordainsari-berdintasunerantz urrats irmoz hurbiltzen jarraituko gaituen Estrategian aurrera egiteko, eta, hala, datozen bi urteetarako plan operatibo berria egiteko. Izan ere, helburu horretan, ekarpena egitea eta batzea berdintzea da. Eta berdintasunerantz aurrera egiteak ezin duelako gehiago itxaron.

Mikel Torres Lorenzo

Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua

Egitaraua:

Aurkezlea: Koro Mendieta.

9:00 - 9:30 h.: Akreditazioa eta dokumentazioa banatzea.

9:30 - 10:15 h.: Inaugurazio-ekitaldia eta irekiera instituzionala.

  • Juan Mari Aburto Rike. Bilboko Alkatea.
  • Miren Elgarresta Larrabide. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.
  • María Guijarro Ceballos. Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Estatu Idazkaria.
  • Mikel Torres Lorenzo. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.

10:15 - 11:15 h.: Hitzaldia: "Arrakala historikoa: emakumeen lana eta soldata-aldea mendez mende".

  • Isabel Mellén Rodríguez. Historialaria, ikertzailea eta dibulgatzailea.

11:15 - 11:45 h.: Atsedenaldia / Kafea.

11:45 - 12:15 h.: Aurkezpen teknikoa: "Generoaren araberako arrakalaren magnitudea eta eragina euskal lan-merkatuan, eta arrakala horren inpaktu ekonomikoa, iraganekoa eta potentziala".

  • Iñaki Ruiz Manzano. Ekonomiako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.
  • Maider Urquijo Martínez. Eusko Jaurlaritzaren ekonomista.

12:15 - 12:45 h.: Hitzaldia: "Lanaldia eta genero-arrakalak".

  • Arantza Ugidos Olazabal. EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.

12:45 - 13:45 h.: Mahai-ingurua: "Euskadin soldata-arrakala murrizteko estrategiaren" esparruko jardunbide egokiei buruz.

Moderatzailea: Noemí Ostolaza Arcauz. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

  • José Enrique Corchón Álvarez. Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea. Ogasuna eta Finantzak Saila. Eusko Jaurlaritza.
  • Arantza Martínez Tobalina. Eusko Jaurlaritzako Enplegu zuzendaria.
  • Gorka Oraá Martínez de Laño. Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria. Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila. Eusko Jaurlaritza.
  • Inge Gorostiaga Luzarraga. Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza. Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza.

13:45 - 14:45 h.: Laneko bazkaria.

14:45 - 15:45 h.: Solasaldia: Negoziazio kolektiboa eta berdintasun-planak.

Moderatzailea: Elena Pérez Barredo. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

  • Mª Cruz Vicente Peralta. CCOOko Sindikatu eta Enplegu idazkari ohia.
  • Begoña Murguialday Martínez. MURGIBEren CEOa.

15:45 - 16:45 h.: Europako eta nazioarteko jardunbide egokien aurkezpena. EPIC koalizioa.

  • Rosalía Vázquez-Álvarez. LANEren ekonomialari nagusia da generoari, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko gaietan.
  • Henrike von Platen. Fair Pay Innovation Lab-en CEOa. Universal Fair Pay Check-en sortzailea.

16:45 - 17:15 h.: Amaiera.

  • Elena Pérez Barredo. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

Hizlariak eta moderatzaileak:

Isabel Mellen Rodríguez

Isabel Mellén Rodríguez

Historialaria, ikertzailea eta dibulgatzailea.

Iñaki Ruiz Manzano

Iñaki Ruiz Manzano

Ekonomiako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

Maider Urquijo

Maider Urquijo

Eusko Jaurlaritzaren ekonomista.

Arantza Ugidos Olazabal

Arantza Ugidos Olazabal

Unibertsitateko irakasle titularra EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.

Arantza Martínez Tobalina

Arantza Martínez Tobalina

Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zuzendaria.

Gorka Oraá Martínez de Laño

Gorka Oraá Martínez de Laño

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria. Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila. Eusko Jaurlaritza.

José Enrique Corchón Álvarez

José Enrique Corchón Álvarez

Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea. Ogasuna eta Finantzak Saila. Eusko Jaurlaritza.

Noemí Ostolaza Arcauz

Noemí Ostolaza Arcauz

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

Inge Gorostiaga Luzarraga

Inge Gorostiaga Luzarraga

Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza. Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza.

Mª Cruz Vicente Peralta

Mª Cruz Vicente Peralta

CCOOko Sindikatu eta Enplegu idazkari ohia.

Begoña Murguialday Martínez

Begoña Murguialday Martínez

MURGIBEren CEOa.

Elena Pérez Barredo

Elena Pérez Barredo

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

Rosalía Vázquez-Álvarez

Rosalía Vázquez-Álvarez

LANEren ekonomialari nagusia da generoari, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko gaietan.

Henrike von Platen

Henrike von Platen

Fair Pay Innovation Lab-en CEOa. Universal Fair Pay Check-en sortzailea.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak irailaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko duen Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko IV. Kongresura bertaratu nahi baduzu, inprimaki hau bete behar duzu.

Eremu guztiak bete ondoren, berrespen mezu bat iritsiko zaizu.

Izen-ematea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatutako Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko Kongresua irailaren 17an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Euskalduna Jauregia hiriaren erdi-erdian dago, Bilboko itsasadar bete-betean, Bilboko nazioarteko aireportutik minutu gutxira, eta ezin hobeki konektatuta errepidez, trenez eta itsasoz komunikazio bide nagusiekin. Gainera, oinez ere irits daiteke bertara hiriko hotel gehienetatik.


Nola iritsi:

Oinez: Kontsultatu mapak

Tranbiaz: Euskalduna geltokia / Webgunea

Autobusez: Bilboko hiri barruko lineak (26-56-62) eta hiriarteko lineak / Bilbobus webgunea - Bizkaibus webgunea

Metroz: San Mames geltokia / Webgunea

Autoz: 475 ibilgailurentzako aparkalekua.

Irisgarritasun gida

Soldata-Arrakala murrizteko Estrategia eta Plan Eragileak kontsultatu.

Estrategia

2024ko edizioa

2023ko edizioa

2022ko edizioa

Inaugurazio ekitaldia eta irekiera

Hitzaldia Isabel Mellén

Aurkezpen teknikoa

Mahai ingurua

Hitzaldia Arantza Ugidos

Solasaldia

EPIC KOALIZIOA

Amaiera