Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko IV. Kongresua
Hizlariak

Henrike von Platen
Nazioarteko aditua da soldata-berdintasunean eta erakundeek beren langileei ordaintzen dieten modua eraldatzen dihardu. Fair Pay Innovation Lab-en (FPI) sortzailea eta CEOa izateaz gain, mundu osoko enpresetan ordainsari-gardentasuna eta -ekitatea sustatzen dituen Universal Fair Pay Check nazioarteko ziurtagiriaren buru da.
Henrike ekonomialaria eta informatikaria da eta funtsezko erakundeen buru izan da, hala nola Business and Professional Women Germany erakundearena. Horretaz gain, Equal Pay Day eta berdintasun-politika publikoak sustatu ditu. Gaur egun, Hochschule München-eko Unibertsitate Kontseiluaren presidentea da, nazioarteko hizlaria eta “Hablemos de dinero – El camino rápido hacia la igualdad” liburuaren egilea.