Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko IV. Kongresua
Hizlariak

Arantza Martínez Tobalina
2024ko azaroaren 22az geroztik Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu zuzendaria da. 2024ko irailaren 4an Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Inklusio zuzendari kargua hartu zuen.
Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta MBA Carlos III.a Unibertsitatean. Enplegu eta Lanbide Kualifikazioen idazkaria CCOO Euskadin. Prestakuntza osagarria Giza Baliabideen Kudeaketan, Lanbide Orientazioan eta Taldeen Zuzendaritzan.
CCOO Euskadiko Prestakuntza eta Enplegu teknikaria 1995etik, eta haren Batzorde Exekutiboko kidea 2019tik, Enplegu eta Lanbide Kualifikazioen idazkari gisa. CCOOren ordezkaria Euskadiko hainbat erakundetan:
Hobetuz-en Patronatua (Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa), Lanbideren Administrazio Kontseilua (Enplegurako Euskal Zerbitzu Publikoa), Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, SEPEren Lurraldeko Batzorde Exekutiboa, Elkarrizketa Sozialerako Mahaia: lantaldeetan parte-hartzea eta lanen koordinazioa CCOO Euskadin.