Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko IV. Kongresua
Hizlariak

Arantza Ugidos Olazabal
Ekonomia doktoregoa egin zuen State University of New York at Stony Brook-en (AEB). Bere espezializazio arloen artean nabarmentzekoa da Lan Ekonomia. Bere ikerketa ildo nagusiak gai hauei buruzkoak izan dira: generoa, langabezia, hezkuntzatik lan merkaturako trantsizioa, hezkuntza, ugalkortasuna, ongizate subjektiboa, denboraren erabilera eta kulturaren ekonomia. Ospe handiko Estatuko eta nazioarteko aldizkarietan argitaratu du; hala nola Applied Economics, Economica, Journal of Happiness Studies, Journal of Population Economics, Oxford Bulletin of Economics and Statistics, Review of Economics and Statistics eta Social Indicators Research. Ikerketako eta irakaskuntzako egonaldiak egin ditu Laboratoire d "Économie d 'Orléans-en (LÉO, Université d' Orléans, Frantzia) eta Center for Time Use Research-en (Oxford Unibertsitatea, Erresuma Batua). EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Kalitateko dekanorde eta Praktiketako eta Enpresarekiko Harremanetako dekanorde izan da, eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza bultzatu du.