Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko IV. Kongresua
Hizlariak

Iñaki Ruiz Manzano
Finantza eta publizitate arloan ibilbide sendoa duen ekonomista. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuordea da. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna EHUn, formakuntza exekutiboa jaso du IESE negozio eskolan eta Marketing masterra egin du. LABORAL Kutxako Publizitate zuzendaria eta Ipar Kutxako Merkataritza Plangintzako zuzendaria izan zen. Zuzendaritza karguak izan ditu ere BBVAn eta Ekonomisten Euskal Elkargoko buru izan da. Estatuko Ekonomisten Kontseilu Nagusiko idazkariordea ere izan zen.