Lan eta Enplegu Saila

Soldata-arrakala salatu

Zer da Soldata-arrakala?

Gizonezkoen eta emakumezkoen batez besteko soldaten arteko aldea, desparekotasunaren ondorio nagusietako bat.

Balio bereko lanagatik ordainsari berdina jasotzea funtsezko eskubidea eta printzipioa da.

Zenbateko da?

%24 urteko batez besteko irabaziari erreparatuta.

%14 ordu bakoitzeko irabaziari erreparatuta.

Zein dira arrazoiak?

Faktore hauek orduko ordainsaria txikiagoa izatea eragiten dute: zuzeneko soldata-bereizkeria, sektoreen eta lanen araberako segregazioa, eta kristalezko sabaia.

Era berean, lan-iruzurrak, zainketetarako erantzunkidetasunik ezak eta andrazkoen jarduera-tasa txikiak emakumezkoek ekoizpen-lanerako ordu gutxiago baliatu ahal izatea eragiten dute.

Hezkuntza eta gizarte-sentsibilizazioa, batetik, eta enpresen eta sindikatuen kontzientziazioa, bestetik, aldaketaren eragile jardun behar duten beste zeharkako elementu bi dira.

Zer egin dezaket?

  • Zure enpresan gertatzen diren generoagatiko bereizkeriak salatu behar dituzu.
  • Ez duzu onartu behar lan bera egiteagatik gizonezko batek andrazko batek baino gehiago irabaztea.
  • Ez duzu onartu behar emakumea izategatiko bereizkeriarik, ez lan bat lortzeko orduan ez lantokiko barne-sustapenean.
  • Ez duzu onartu behar gehigarrien aplikazio diskriminatzailerik.
  • Ez duzu onartu behar zure enpresak berdintasun-planik ez izatea, baldin eta 250 kontratatu baino gehiago baditu edo hitzarmen bidez behartuta badago.
  • Salatu arrakalaren arrazoiak.

Nola egin dezaket?

Euskadiko Laneko Ikuskaritzaren bitartez Laneko Iruzurren Postontziaren bitartez
Salaketa formala jarriz Salaketa anonimoa jarriz

Zein da salaketaren osteko prozesua?

Kasu bietan, Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile-kidegoa bidaliko du enpresa bisitatzera. Laneko arau-haustetzat jo daitekeen gertakaririk antzemanez gero, hura amaitzeko eskatuko dio enpresari. Halaber, isun bat jarriko dio, gertakaria zigorgarria dela irizten badio.