Lan eta Justizia Saila

Laneko iruzurren postontzia

Deskribapena


Laneko iruzurren postontzia herritar guztien eskura dago. Edonork erabil dezake. Nor edo nork ikusten baldin badu badagoela zer edo zer laneko araudia urratzen duena, edo Gizarte Segurantzaren araudia, edo laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, laneko autoritateei jakinarazteko modua izango du.

Laneko iruzurraren postontzia anonimoa da, eta ezagutzen ditugun ustezko arau-hausteei buruzko informazioa jasoko du, besterik ez. Darabilenak ez du nor den esan beharrik. Formulario bat bete beharko da zer gertatu den azaltzeko, baina datu hauek bakarrik eman beharko dira

  • Zer gertatu den idatzi behar da.
  • Helbide elektroniko edo e-mail bat.
  • Formularioa betetzen duenaren sexua. Estatistiketarako besterik ez da.

Eta, salaketa ere jarri nahi badu, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzan egin dezake, salaketak jartzen diren bezala. Horretarako bai identifikatu beharko du bere burua.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Laneko iruzurren postontzia: 1069302

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.