Lan eta Enplegu Saila

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak honako eskumen hauek izango ditu, eginkizun orokorrez gainera:

  1. Sailburuari laguntza teknikoa ematea, haren esku utzi diren egitekoetan eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egitekoetan, bai eta horiekin zuzeneko lotura dutenetan ere.
  2. Eragile sozialek lanaren arloko topaguneetan egiten dituzten akordioak sustatzea, eta horiek garatzen laguntzea.
  3. Lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan eragile sozialek egindako akordioak bultzatu eta babestea.
  4. Enpresa-kultura jakin bat bultzatzea, oinarri izango dituena itunak eta langileen enpresako parte-hartzea.
  5. Lanaren antolamenduaren hobekuntza eta modernizazioa bultzatzea, enpresetan produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko.
  6. Ekonomia-garapenaren arloko sail eskudunarekin elkarlanean jardutea, koordinaziorako eta lankidetzarako formulak garatuz, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren gizarte- eta industria-arloko sarea osatzen duten sektoreen produkzio-prozesuak bultzatzea.
  7. Lan Harremanen Euskal Eredua defendatzea.
  8. Elkarrizketa sozialeko foroetan jardutearen eta parte hartzearen alde egitea.
  9. Kooperatiben arloan egiten diren arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 160.6.b) artikuluaren arabera.
  10. Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Gizarte-ekonomiaren, ekonomia solidarioaren eta kooperatibismoaren arloko jarduerak sustatu eta koordinatzea.
  12. Enpresen gizarte-erantzukizunaren arloko jarduerak sustatu eta koordinatzea.
  13. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren goi-mailako koordinazioa eta zuzendaritza bere gain hartzea, eta haren funtzionamendua zaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Saileko Sailburuordetzak guztientzako eginkizun orokorrak

Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez,honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
  2. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
  3. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  5. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  6. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  7. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  8. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  9. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  10. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  11. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  13. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

KARGUAK

Elena Pérez Barredo
Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak