Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Presioak

URAren zeregin nagusien artean dago uren egoera ekologikoa zaindu eta hobetzea, eta helburu hori honako bi lan ildotan zehazten da:

  • Alde batetik,ur masak presio berrietatik babestu —  uraren egoera naturalean eragina duen edozein giza-ekintza kontuan hartuta —horiek zaindu eta gehiago ez narriatzeko.
  • Beste alde batetik, ur masen egoera ekologikoa sustatu eta berreskuratzen duten ekintzen alde egitea, presioen kalteak murrizte aldera.

Ur masek jasaten dituzten presioek EAEren lurralde-eredua islatzen dute. Bertan uztartzen dira topografía malkartsua, populazio dentsitate altua eta lurraren hainbat erabilera: hirian, industrian eta, hein txikiago batean, nekazaritzan.

Eragile guzti horiek bat egitearen ondorioz lurraldeko urek jasaten dituzten presioak oso altuak dira, eta horrek eraginak ditu: momentuko kutsadurak (hiri eta industriaren hondakin-uren isurketa behar bezalako tratamendurik gabe), aldaketa hidromorfologikoak (hala ingurune hidrikoaren okupazioa eta eraldaketa, nola ur- hartzeen bitartez emariak kontrolatzeko erregimenak aldatzea.