Gune babestuen erregistroa
EAEko Plan Hidrologikoan dagoen Gune Babestuen Erregistroan aurki daitezke ur ingurunearen barnean babestutako guneak, europar araudia eta arloko beste araudi batzuei jarraiki.
- Hiri-hornidurarako ur-harguneak: batez besteko gutxienez 10 metro kubikoko emaria dutenak edo 50 pertsona baino gehiago hornitzen dutenak. 1/2006 Uren Legearen 32. Artikuluan ezarritakoa betetzeko asmoarekin, Planaren lehenengo mugarrira begira 10 biztanle baino gehiago hornitzen dituzten ur-hartuneak sartuko dira. Aipatutako ur-hargune horien kopuruan eta kalitatean eman daitezkeen kalteak saiheste aldera inguruan babeste edo zaintza eremua ezarriko da.
- Etorkizunera begira hiri-hornidurarako ur-harguneak izan daitezkenak: puntu horretarako 1. atalean zehazten diren gutxieneko emari edo hornitutako gutxieneko biztanle kopurua betetzen dutenak.
- Ekonomiaren ikuspuntutik garrantzitsutzat hartzen diren ur-espezieen babes-eremuak.
- Aisialdirako ur masak, bainurako urak barne.
- Eremu kalteberak ura nekazaritzatik eratorritako nitratoekin kutsatzeko arriskuan dauden eremuetatik babesteko arauei jarraiki.
- Eremu sentikorrak hiriko hondakin-urak tratatzeko arauei jarraiki .
- Habitat edo espezieen babeserako eremuak. Hauen babeserako ezinbestekoa izango da uraren egoera mantentzea edo hobetzea (LIC, ZEPA, ZEC, Natura 2000 Sareko Babestutako Eremuen barne daudenak).
- Ur mineralak eta termalak babesteko perimetroak haien berariazko araudia jarraituz onartuak.
- Ibai-erreserba naturala horrela izandatuak haien egoera ekologikoa oso ona delako eta gizakiaren esku-hartzea ez delako existitzen edo oso urria delako.
- Hezeguneak honako hauengatik aukeratuak: IEZH sartzeko izendatuak izan direlako edo Ramsar hitzarmenaren zerrendan daudelako.
- Babes Bereziko Eremuak:
- Natura edo ingurunearekiko interesa duten ibai eremuak Horrela ulertzen dira bereziki bitxiak diren tarteak eta ondorioz babes berezia behar dutenak
- Babes bereziko hezeguneak: beste hezegune batzuk haien interesarengatik aukeratuak izan direnak baina ez daudenak IEZH sartzeko izendatuak edo Ramsar hitzarmenaren zerrendan daudelako.
- Beste babes modu batzuk
- Mehatxatuta dauden espezieentzako Interes Bereziko Eremu batzuk (ingurune urtarrarekin harremana dutenak)
- Hornidurarako Lehentasunezko erabilererarako eremuak