Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ibaien leheneratze eta zaintza

EAEn indarrean dagoen Hidrologia Plangintzak hainbat ingurune-helburu ezartzen ditu lurrazaleko urentzat, beste batzuen artean. Honako hauetan laburbildu daitezke

  1. Azaleko ur-masa guztiak babestu, hobetu eta narriatze prozesuari aurrea hartzea , horien ahalezko egoera ekologiko eta kimiko onak lortzeko.
  2. Oso aldatutako ur masetan ahalezko egoera ekologiko ona lortzea

Bi kasuetan beharrezkoa da ur masek kalitatearen adierazle biologikoa betetzea ( tokiko fauna eta flora aurkitzea) zein fisikokimikoak (kutsatzaile metaketarako mugak betetzea) edota hidromofologikoa (ibai emariaren jarraipena, eta erribera-basoa babestea)

Leheneratze ekintzen bitartez ingurumen-helburuak lortzeaz gain, hidrologia plangintzak uholde arriskua kudeatzeko ekintzak ere barne hartzen ditu. 

Uholde arriskuaren kudeaketak hainbat ekintzaz osatua dago: lurralde antolaketa egoki batetik hasita, uholde arriskua duten eremuetan eman daitezkeen erabilerak mugatzeko, edota arriskuak murrizteko lanak, eta baita ibilguak izan ditzakeen oztopoak kentzea ere ahalmen hidraulikoa mantentzeko.