Elikadura osasungarria
Osasun Eskolak, Osakidetzako zerbitzuak eta Osasun Sailak, atal berri bat jarri dute martxan. Bertan, elikadura osasungarriari eta osasunerako elikadura-ohitura egokiei buruzko informazioa eta prestakuntza aurkituko duzu.
Hobetu zure elikadura aldaketa txikiekin
Sartu Osasun Eskolan, eta ezagutu bizimodu osasungarriagoa izateko modua, aholku praktikoekin, trikimailuekin eta askoz gehiago
Zer da elikadura osasungarria?
Elikadura osasungarria da gorputzari oinarrizko mantenugaiak eta beharrezko energia ematen dizkiona, organismoaren funtzionamendu egokia mantentzeko, osasuna zaintzeko eta gaixotasunei aurrea hartzeko. Osoa eta orekatua izan behar du, organismoak behar dituen mantenugai guztiak eta kantitate egokian izan ditzan; beraz, elikagai osasungarri ugari izan behar ditu.
Zer gehiago aurkituko duzu atal berri honetan?
- •Plater osasungarri baten funtsezko osagaiei buruzko informazioa
- Plater orekatu bat pausoz pauso prestatzeko modua
- Erosketa adimenduna egiteko aholkuak
- Elikagaiak hobeto kontserbatzeko teknikak
- Trikimailu praktikoak eta gomendio erabilgarriak
- Jateko unean jardunbide egokiak
- Elikadura osasungarria eskola-garaian
Azken aldaketako data: