[MT] LEGEZKO-METROLOGIA

Deskribapena


Legezko-metrologiaren helburua neurketen emaitzen ziurtasuna eta zuzentasuna bermatzen laguntzea da, eta, horretarako, neurketarekin lotutako tresnek, bitartekoek, erreferentzia-materialek, neurketa-sistemek eta programa informatikoek izan behar dituzten ezaugarriak arautzea.

Estatuaren kontrol metrologikoaren mende daude neurtzeko edo zenbatzeko balio duten tresna, bitarteko, erreferentzia-material, neurketa-sistema eta programa informatikoak, baldin eta honako arrazoi hauengatik erabiltzen badira: interes publikoa, osasuna eta segurtasun publikoa, ordena publikoa, ingurumenaren babesa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa edo informazioa, zerga-bilketa, muga-zergen kalkulua, kanonak, administrazio-zehapenak, peritatze judizialak egitea, merkataritza leialerako oinarrizko bermeak ezartzea, eta erregelamendu bidez zehazten diren guztiak.

 Kontrol metrologikoaren pean dagoen neurketa-tresna bat izanez gero, eta horren gainean egiaztapen metrologiko bat egin behar bada (pisatzeko tresnak, erregai-hornigailuak, zinemometroak, etilometroak, ibilgailuen   pneumatikoetarako manometroak, tenperatura-erregistragailuak, gas-analizagailuak, opakimetroak, sonometroak, etab.), Egiaztapen Metrologikorako Erakunde Baimendu (EMEB) batekin jarri behar da harremanetan, indarrean duen araudiaren arabera dagokion egiaztapena egin dezan.

Euskadin egiaztapenak jakinarazi dituzten EMEBak 

[MT-VER] Kontagailuen egiaztapena     

Kontrol metrologikoa behar duen kontagailu bat (behe-tentsioko elektrizitate-, gas- eta ur-kontagailuak) behar bezala ez dabilela adierazten duten elementu edo adierazle sendoak badaude, egiaztapen-prozedura bat arautu da neurketak metrologiaren ikuspuntutik zuzenak diren egiaztatzeko. Egiaztapen hori horniduraren erabiltzaileak/titularrak eskatu ahal izango du.

[MT-COM] Metrologia arloko komunikazioak

Kontrol metrologikoko faseetan parte hartzen duten erakunde izendatuek eta eragileek indarreko legeriaren arabera egindako komunikazioak.

[MT-AUT] Egiaztapen metrologikorako erakunde baimenduak, kontrol metrologikoko erakundeak eta jakinarazitako erakundeak izendatzea.

Estatuaren kontrol metrologikoa gauzatzearekin lotutako egokitasunaren ebaluazioak edo egiaztapenak egiten dituzten entitateak erakunde izendatutzat jotzen dira, eta beren jarduera garatzeko eta eginkizun horiek betetzeko gaitu behar dira.

  • Jakinarazitako erakundeek Europar Batasunak harmonizatutako legeriaren mende dauden tresnen egokitasunaren ebaluazioan jarduten dute. 
  • Kontrol metrologikoko erakundeek legeria nazionalaren mende dauden tresnen egokitasunaren ebaluazioan jarduten dute.
  • Egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeek zerbitzuan dauden tresnen fasean jarduten dute.

Aplikatu beharreko araudia


Araudi autonomikoa 38/2001 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia kontrola burutzeko bitartekoak ezartzen dituena. Araudi autonomikoa EBAZPENA, 2016ko abenduaren 21ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita honako ebazpen hau: 2016ko otsailaren 15ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko egiaztatze metrologiako erakundeek erabili beharreko etiketa metrologiakoen formatuak eta edukiak. Araudi autonomikoa EBAZPENA, 2016ko azaroaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren aldatu egiten baita 2016ko otsailaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologiakoen formatuak eta edukiak ezarri zituena. Araudi autonomikoa AGINDUA, 2002ko uztailaren 30ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, gas- eta ur-kontagailuak eta kontagailu elektrikoak egiaztatzeko prozedura onartzen duena, erreklamazio edo salaketarik egonez gero erabiltzeko. Estatuaren araudia 32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiari buruzkoa. Estatuaren araudia 244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen duena. Estatuaren araudia ICT/155/2020 Agindua, otsailaren 7koa, neurketa-tresna jakin batzuen Estatuaren kontrol metrologiakoa arautzen duena. Estatuaren araudia Ebazpena, 2017ko azaroaren 2koa, Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertainetako Idazkaritza Nagusiarena, honako hau argitaratzen duena: 1/2017 Jarraibidea, urriaren 31koa, egiaztapen metrologiakoak egiteko erakunde jakinarazi, kontrolatu eta baimenduak izendatu eta kontrolatzekoa. Araudia 32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiari buruzkoa. Araudia 8/2004 LEGEA, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzkoa.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak

  • Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza 

Samaniego, 2 01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017770

e-mail: metrologia-araba@euskadi.eus 

  • Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza 

General Concha, 23 48010 Bilbao

Tel.: 944 031400 – 944 031470

e-mail: metrologia-bizkaia@euskadi.eus

  • Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza 

Easo, 10 20006 Donostia

Tel.: 943 022500 – 943 022501

e-mail: metrologia-gipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • [MT-VER] KONTAGAILUEN EGIAZTAPENA: 1239501
  • [MT-COM] METROLOGIA ARLOKO KOMUNIKAZIOAK: 1237401
  • [MT-AUT] EGIAZTAPEN METROLOGIKORAKO ERAKUNDE BAIMENDUAK, KONTROL METROLOGIKOKO ERAKUNDEAK ETA JAKINARAZITAKO ERAKUNDEAK IZENDATZEA.: 0604901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Beharrezko dokumentazioa:

Horniduraren titularraren NANaren edo IFZaren kopia.

Erreklamazioaren xede den aldian ordaindutako fakturen kopia.

Enpresa merkaturatzaile/hornitzailearen erantzuna horniduraren titularrak jarritako aurretiazko erreklamazioari.


TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ORDAINTZEA

Kontagailu bat egiaztatzeko eskaeraren-espediente bat irekitzeak berekin dakar tasa bat ordaintzea; tasa hori, espedientea hasten duen pertsonak ordainduko du hasiera batean. Azken ordainketa alderdi arduradunari jasanaraziko zaio, emaitza metrologikoen arabera (horniduraren titularra/enpresa hornitzailea).

Tasak honako hauek dira, egiaztatu beharreko kontagailuaren tipologiaren arabera:

 KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (1)

168,06 €

 GAS-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (G1,6 Y G4) (2)

102,07 €

 GAS-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (G6)  (2)127,18 €
 GAS-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (G10 y G16) (2) 174,98 €
 GAS-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (G25)  (2)273,81 €
 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN13-DN40)  (3)121,00 €

 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN50)  (3)

211,75 €

 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN65)  (3)

302,50 €

 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN80)  (3)

  363,00 €

 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN100)  (3)

393,25 €

 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN125)  (3)

423,50 €

 UR-KONTAGAILU ELEKTRIKOA EGIAZTATZEA (DN150)  (3)

453,75 €


2026ari dagozkion tasak 


(1) 15 kW-etik beherako potentzia duten horniduretan instalatutako kontagailu elektrikoak soilik egiaztatu ahal izango dira.

(2) "G-X" k, gas-kontagailu batean, neurgailuaren ahalmen izendatua adierazten du, eta horrek esan nahi du "X" metro kubiko orduko gas-emari izendaturako diseinatuta dagoela. G4 etxebizitza eta denda txikietan gehien erabiltzen den kontagailu mota da. Aparatuaren ezaugarrien plakan edo karatulan egiazta dezakezu edukiera izendatua.

(3) "DN-XX" k, ur-kontagailu batean, "DN" barne-diametro izendatua adierazten du, eta, ondoren, "XX" tamaina, milimetrotan. DN13 eta DN40 arteko kontagailuak dira etxebizitza eta denda txikietan ohikoenak. Ur-kontagailu baten diametro izendatua (DN) aparatuaren esferan (karatulan) edo metalezko gorputzean egon ohi da inprimatuta.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioari komunikazio-egintza


Kontrol metrologikoko faseetan parte hartzen duten erakunde izendatuek eta/edo eragileek egindako komunikazioak:

  • Jarduketen aurretiko abisuak.
  • Egindako jarduketen urteko txosten xehatua.
  • Gauzatutako jarduketen zerrendak.
  • Bat ez datozen egiaztapenen jakinarazpenak.
  • Beste komunikazio batzuk.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete komunikazioaren datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu komunikazioa eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaeskaera-aukerak:

  • Izendapena
  • Aldaketa
  • Baja

Izendatzeko eta aldatzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 58. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla adierazten duen egiaztapen-ziurtagiria, ENAC-ek emana.
  • Ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 58. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa, ENAC-ek emandako egiaztagiririk ez dagoenean, ekainaren 3ko 244/2016 errege dekretuaren 60.3 artikuluan aurreikusitan arrazoiengatik.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, edo abal edo finantza-berme baliokidea.
  • Beste batzuk.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.