Beltzarantze-aparatuak
Deskribapena
Sail honetako Industria Arloari dagokio beltzarantze-aparatuei egin behar zaizkien egiaztapen teknikoak betetzen direla zaintzea eta ikuskatzea, eta baimendutako erakunde egiaztatzaileek egiaztapen horiek egiteko bete behar dituzten betekizunak eta baldintzak ezartzea.
Euskadin baimendutako erakunde egiaztatzaileen zerrenda:.
APARATUEN TITULARREN EDO ERRENTATZAILEEN BETEBEHARRAK
- Aparatuak fabrikatzaileak edo enpresa merkaturatzaileak emandako nahitaezko dokumentazioa duela ziurtatzea, Identifikazio Buletina, Erregistro Liburua, ezaugarrien plaka eta CE marka ageriko lekuan dituela.
- Aparatu berriak instalatuz gero, Laguntza Teknikoko Zerbitzuari Identifikazio Buletina igortzeko eskatzea.
- Aparatuaren egiaztapen teknikoa eskatzea, baimendutako erakunde egiaztatzaile baten zerbitzuak kontratatuz, maiztasun honekin:
- Urtero, Identifikazio Buletinaren edo aparatuaren azken egiaztapen teknikoaren jaulkipen-data erreferentziatzat hartuta. Egiaztapen teknikoa ez da beharrezkoa izango Identifikazio Buletina ematen denetik lehen urtea bete arte, betiere fabrikatzailearen adostasun-ziurtagiriak UNE-EN 60335-2-27 arau harmonizatua betetzen dela adierazten badu; bestela, egiaztapen teknikoa egin beharko da aparatua zerbitzuan jarri aurretik.
- Aparatua konpondu edo elementu kontsumigarriak ordezten diren bakoitzean.
- Aparatua eta haren instalazioa erabiltzeko baldintza egokietan mantentzea, bai eta egiaztapen-etiketak egoera egokian mantendu ere, ageriko lekuan jarrita.
- Egiaztapena gainditu ez duten aparatuak zerbitzutik kanpo mantentzea, konpondu edo doitu ondoren egiaztapena gainditu arte.
BAIMENDUTAKO ERAKUNDE EGIAZTATZAILEEN BETEBEHARRAK
- Egiaztapen-eskaerei ahalik eta azkarren erantzutea, 14 egun balioduneko epea inoiz gainditu gabe.
- Dauden aparatu guztien Erregistro-Liburua gaitzea.
- Erregistro-liburuaren Egiaztapen-ziurtagiria betetzea.
- Egiaztapenaren funtsezko datuak egiaztatzen dituen dokumentua egitea, batez besteko irradiantzia eraginkorra, W/m2-tan neurtuta, eta uhin-luzera, nm-tan neurtuta, jasoz.
- Egiaztapen-probak gainditzen dituen aparatuaren ageriko lekuan etiketa itsasgarri bat jartzea, egiaztapenaren balio-epearen epemuga adierazten duten laukitxoak zulatuz (hilabetea eta urtea).
- Aparatuak egiaztapen-probak gainditzen ez baditu, «zerbitzuz kanpoko tresna» adierazten duen etiketa itsasgarri bat jarri ageriko lekuan, eta aparatuaren titularrari idatziz jakinarazi aparatua zerbitzutik kanpo eduki behar duela egiaztapen berri bat gainditu arte.
Nori dago zuzenduta
Erradiazio ultramoreen bidez beltzarantze-aparatuak erabiltzen dituzten establezimenduen edozein erabiltzaile, titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta Baiemendutako Erakunde Egiaztatzaile guztiak ere.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Araba
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfno. 945 01 77 70
e-mail: industri-zerbitzu-araba@euskadi.eus
Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno. 94 403 14 00
e-mail: industri-zerbitzu-bizkaia@euskadi.eus
Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tfno. 943 02 25 00
Kodea(k)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko eskaera.
- Larruazala erradiazio ultramoreen eraginpean jartzeko aparatuen entsegu-laborategia edo kontrol-erakundea izatearen egiaztapena.
- Langileen zerrenda, bakoitzaren kualifikazioa eta enpresa barruan duen antzinatasuna adierazita, bai eta jasotako prestakuntzaren ziurtagiria eta/edo egiaztagiriak.
- Etengabe erabilgarri dituen baliabide teknikoen zerrenda, horien ezaugarriak, kalibrazio-plana eta azken kalibrazioaren ziurtagiriaren kopia aurkeztuz. Gutxienez, honako hauek izango dira:
- Termometro digitala.
- Espektro-erradiometro kalibratua, 10-3 W/m2-ko sentikortasunarekin eta prozeduran definitutako neurketak egiteko beharrezko osagarriak dituena. Urtero birkalibratu beharko du nazioartean akreditatuta edo onartuta dagoen laborategi batek.
- Flexometroa edo luzera kalibratuko neurketa-tresna materializatua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak onartutako egiaztapen-prozedura aplikatzeko konpromisoa.
- Enpresa aparatuak fabrikatzeko, konpontzeko edo merkaturatzeko jarduerekiko independentea dela dioen adierazpena.
- Erantzukizun zibileko asegurua, gutxienez 60.000 eurokoa. Aldian-aldian eguneratuko da, Kontsumoko Prezioen Indize Ofizialaren arabera.
- Aplikatu nahi diren gehieneko tarifen zerrenda.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Beltzarantze-aparatuekin eta egiaztapen-entitateekin lotutako komunikazioak.
Prozedura honen bidez komunikazio hauek egin daitezke:
- Egiaztapen-erakundeek sei hilean behin hiru lurralde historiko bakoitzetan "egiaztatutako aparatuen zerrenda" bidaltzea.
- Egiaztapen-erakundeek tarifak eguneratzeari buruz egindako jakinarazpena.
- Sail honen aplikazio-eremuarekin zerikusia duten beltzarantzeko zentroei buruzko salaketak.
- Beste komunikazio batzuk.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
- Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
-
Elektronikoki izapidetu behar dute:
a) Pertsona juridikoak.
b) Nortasun juridikorik gabeko erakundeak.
c) Lanbide-jarduera bat egiten dutenak.
Pertsona fisikoek izapidetze elektronikoa edo presentziala aukeratu ahal izango dute.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.