Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Inprimatu

Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Ecovidrioaren arteko hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan beirazko ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko

Identifikazioa

  • Espediente-mota: Lankidetza-hitzarmena
  • Espediente-kodea: ____
  • Argitaratze-data: 2010/07/27
  • Sustatzailea / Arduraduna: Eusko Jaurlaritza / Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
  • Email-a: ---
  • Telefonoa : ---

Denborazko estaldura

  • Indarraldia: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Administrazio egintza
  • Gaia: Ingurumena
  • Azpigaia: Hondakinak

Laburpena

Euskal Autonomia Erkidegoan beirazko ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoaren (Ecovidrio) arteko hitzarmena.

Xedea

  • Ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen 5. artikuluan ezarritako hondakinak murriztu, birziklatu eta balioztatzeko helburuak beirazko ontzi-hondakin eta ontzi erabiliei dagokienez beteko direla bermatzeko beren gain hartu behar dituzten betebeharren eta lankidetza-mekanismoen irismen zehatza zehaztea.

  • Toki-erakundeek Ecovidriok sustatutako beirazko ontzi-hondakin eta ontzi erabiliak Kudeatzeko Sistema Integratuan borondatez parte hartzea arautzea.

Hitzarmen-data eta Indarreko klausulen laburpena

Hitzarmen-data: 2010/07/27

Hitzarmena sinatzen den egunean jarriko da indarrean, baldintza ekonomiko eta teknikoei buruz xedatutakoaren kaltetan gabe, eta 2014ko azaroaren 25era arte izango du indarra.

Indarraldi honetan, hitzarmenean islatutako jarduera guztien jarraipena egingo du horretarako sortuko den lantalde batek. Lantalde honen baitan, jarraipen funtzio horiek garatzerakoan lortutako emaitzak aztertu ondoren, 2014ko azaroaren 25etik aurrera aplikatzekoak izango diren baldintza berriak ezarriko dira.

Hitzarmenaren IV. eranskinean zerrendatutako zenbatekoak 2009. urtean definitu direnez eta horretarako baldintza ekonomikoen indarraldirako KPIaren % 3ko urteko igoera konstantea kontuan hartu denez gero, prezioak urtero eguneratuko dira % 3 horrekiko KPIaren diferentziala aplikatuz.

2014ko azaroaren 25ean alderdien artean akordiorik lortu ez bada, hitzarmen hau automatikoki luzatuko da, luzeen jota ere urtebeterako, eta IV. eranskinean aintzat hartutako zenbatekoak behar bezala eguneratuko dira KPIaren arabera.

Sinatzaileak

Euskal Herriko Administrazio Orokorra eta Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoa (Ecovidrio).

Hitzarmena egiten den partea

Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoa (Ecovidrio).

Betebehar ekonomikoak

Betebehar ekonomikorik gabe

Dokumentuak

Dokumentu-mota Ematen duena Sinatzen duena(k) Sinadura data Argitaratze-data
--- --- 2010/07/27 2010/07/27
--- --- 2011/01/24 2011/02/18