Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Argitalpen-data: 2014/02/17

Astigarragan, babes ofizialeko 37 etxebizitzako sustapenean izen-ematea

Astigarragako udalerrian babes ofizialeko 37 etxebizitza eraiki behar ditu azalera-eskubidean Britac Proyectos S.L.-k.

Sustapenaren espediente-zenbakia EB3-0124/14-LE-000 da eta Ergobia Etorbidean kokatuta dago.

Etxebizitzei buruzko informazioa hemen erantsita daukazu. Gehiago jasotzeko honako helbidera jo dezakezu: Tranbia Ibilbidea 2- 20115 Astigarraga (Urumea Berriko bulegoa). Telefono zenbakia: 943556699. Helbide elektronikoa: info@urumeaberri.com.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden, Donostia-San Sebastiango eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2014ko otsailaren 17a eta martxoaren 13a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez.

2014ko martxoaren 18an web gune honetan eta Gipuzkoako Zuzenean-en taulan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Espedienteak: EB3-0124/14-LE-000
  • Eskuratze erregimena: Erosketa – azalera-eskubidea
  • Sustatzailea: Pribatua – Britac Proyectos S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 37, babes ofizialekoak
  • Kokapena: Astigarraga, Ergobia Etorbidea

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta bi urtez inskribatzeko debekua izango duzu.

DATU OROKORRAK