Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Argitalpen-data: 2013/06/19

Bilboko etxebizitza tasatu autonomiko sustapenean izen-ematea

Bilboko udalerrian 40 etxebizitza tasatu autonomiko eraiki behar dira jabetzan. Sustapenaren espediente zenbakia EB2-0946/13-LT-000 da eta Magisteritzako Eskola Zaharrean (Arangoiti) kokatua dago.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebideko, Bilbo Handiko eskualde egiturako erosketako etxebizitza eskatzaileei SMSak, gutunak eta mailak bidali zaizkie, ekainaren 20a eta uztailaren 10a bitartean honako esleipen prozeduran parte hartzea espresuki eska dezaten:

  • Espedientea: EB2-0946/13-LT-000
  • Eskuratze erregimena: Erosketa - jabetza
  • Sustatzailea: Pribatua
  • Etxebizitza zenbakia: 40 etxebizitza tasatu autonomiko
  • Kokapena: Bilbo - Magisteritzako Eskola Zaharrean (Arangoiti)

Finkatutako epean prozedura honetan izena ematen ez bada, interesik ez dagoela ulertuko dugu.

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta bi urtez inskribatzeko debekua izango duzu.

DATU OROKORRAK