Segurtasun Saila

Mugiment koordinazio bilera orokorra 2023

Argitalpen-data: 

euskadi koordinazio bilera 2023ko otsaila

Otsailaren 7an bilera egin genuen Mugiment sustatzaile guztiok azken urteko lana aztertzeko eta etorkizuneko erronkei buruz jarduteko. Azken atal honek protagonismo berezia izan zuen bileran makina bat proposamen mahaigaineratu zirelako:

1- Iñaki Iturriozek (Gipuzkoako Foru Aldundia) Mugiment OMEren GAPPA planarekin estuago lerrokatzeko proposamen zehatza egin zuen. Momentu egokia izan daiteke hausnarketa prozesu bat abiatzeko, hainbat aukera irekitzen baitira: JFren eta Kirolaren Lege berria, azken urte hauetan gureganatu dugun eskarmentua, legealdi berria eta GAPPA garatzen ari diren herrialden esperientzia.

2- Rosa Lasagabasterrek (Oñatiko Udala) ikuspegi komunitarioari buruz duen kezka partekatu zuen. Zeintzuk izan behar dira prozesu komunitario baten gutxienekoak elementu amankomunak? Ikuspegi komunitarioarena ondo egiten ari al gara?

3- Javier Yancik (EHU) ikerketaren garrantzia azpimarratu zuen JFren politikak sistematizatzeko. Politikak ebidentzia zientifikoan eta datu fidagarrietan oinarritu behar dira. EHUren prestotasuna adierazi zuen ikerketa ildoak garatzeko eragile ezberdinen ebidentzia beharrak asetzeko.

4- Xabier Leizeak (Gaituzsport) berak ordezkatzen duen kolektiboa (desgaitasunak dituzten pertsonak) asetuko dituen ekimenak faltatn botatzen ditu. Egitasmoa berrantolatu behar bada izan dadila desgaitasunak dituzten pertsonak ere kontutan hartzeko.

5- Antton Garciak (Ermuako Udala) proposatzen ekimenetatik lortutako datuak open data eran egon daitezkeen. Horreak asko lagunduko luke udalerrien interesa piztea nahi bada.

Eztabaida interesagrria suertatu zen baina goizak ez zuen gehiagorako eman. Orain ideia guzti hauek batu eta lanean jarraitzea tokatzen zaigu. 

Ea gai garen guztion artean erronka hauei erantzuna emateko!