Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

PROZESUA ETA PARTE HARTZEN DUTEN AGENTEAK

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak (gaur egun, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak) Nerbioiko Parke Linealaren garapena bultzatzen jarraitzen du. Parke Lineala funtsezko erabakia da Aiarako Lurralde Plan Partzialean.

Parke Lineala lurralde interbentzioa da, eremu funtzional osoan eragiten baitu; eta zazpi udalerri hartzen ditu: Amurrio, Aiara, Urduña, Laudio, Arakaldo, Arrankudiaga eta Orozko. Bestalde, zeharkatzen duen bidegorria, batez ere, udalerri hauetan dago: Laudio, Aiara, Amurrio eta Urduña.

Nerbioi ibaiako ibilgua

Horrela, udalei erraztu egin nahi zaizkie banaka eraginkortasunez garatu ezin dituzten kudeaketak eta proposamenak. Izan ere, interbentzio horien lurralde-mailako izaera dela medio, udalek ez dute banaka koordinatzeko ahalmenik.

Nerbioiko Parke Lineala

Parkea zeharkatzen duen bidegorria gauzatzeko, eragiketa hori garatu duten planek zenbait zatitan banatu dituzte eremuaren luzerako 33 kilometroak, eta gauzatzen joan ahala aldatu egin dituzte.

Bidegorria zatika gauzatuta, alde batetik, kudeaketa arinagoa izatea lortu da; eta beste alde batetik, beste garraiobideen arteko loturak erraztea. Helburua da bidegorriak erabilgarri dauden lehen egunetik ibilbide funtzionalak eskaintzea.

Alde horretatik, ikuspuntu teknikotik konplexuenak diren eta administrazio arteko kudeaketa handiena behar duten zatiak egiten hasi da (errepideak, ura, udalak). Zati horiek haranaren esparru estuenetan daude, eta azpiegiturak oso espazio txikian sartu behar dira; hori dela medio, hainbat eragin izaten dira, maiz gainjarriak.

Parke linealetik bidegorria

Aipatu egin behar da parkea gauzatzeko administrazioek erakutsi duten koordinazioa eta borondatea, bereziki beharrezkoak izan baitira horren eremu konplexuan, izaten diren ondorioengatik eta baldintzengatik. Gaur egun arte egon den koordinazioaren ondorioz, bidegorriaren lehenengo bi zatiak egin dira.

 1.- I. ZATIA: GARDEA (LAUDIO) - LUIAONDO (AIARA)

2010eko otsailaren 24an, ofizialki inauguratu zen lehenengo zatia. Zati hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka zatiak, eta zeharkako eta luzetarako zenbait pasabide (bata 35m baino gehiagokoa); horiek dira proposameneko elementu bereziak.

Ibarrak zati horretan dituen ezaugarriak aintzat hartuta –estugune asko, uholdeak izateko baldintzak eta bata bestearen aldamenean dauden azpiegitura asko–, ibilbidean berariazko diseinu soluzioak bilatu behar izan dira, bidegorriak ingurunean jarraipena eta integrazioa izatea ziurtatzeko. Soluzio horien artean, nabarmentzekoak dira proiektatu diren pasabideak: bai zeharka eta bai luzetara, bidegorriaren eta Nerbioi ibaiaren arteko “txirikorda” eratzen dute. Pasabide horiek gorriz margotutako metalezko egitura tubularrez eginda daude.

Zati hori Laudioko Udalak kudeatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, eta azken bi administrazioek finantzatu dituzte lanak erdi bana. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu ditu bai lurzoruak desjabetzeko kostuak (Laudioko Udalak kudeatu du lan hori), eta bai proiektuak idazteko kostuak (LKS Ingeniería-k egin du hori, Laudioko Udalak kontratatuta). Azkenik, zatia gauzatu duena Copalsa, S.A. izan da. Obren kostua 1.800.473,11 eurokoa izan da.

Alde horretatik, Gardea-Luiaondo zati horren eraikuntza-proiektuaren lanak egiteak duen garrantzia dela eta, bai duen konplexutasunagatik eta bai Nerbioiko Parke Linealaren Plan Berezian aurreikusitako eragiketengatik, eta bereziki bidegorriaren hurrengo zatiak sortzeko, negoziazioak egin ziren Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren (gaur egun Ingurumen eta Lurralde Politika Saila) eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren artean, eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten administrazio biek.

Parke lineala. Zatiak 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2- II. ZATIA: LUIAONDO (AIARA) - AMURRIOKO IPARRALDEA

Lehenengo zatia amaitzearekin batera, bigarren zatiaren azterketa hasi zen. Bigarren zati hori aurrekoaren jarraipena da, Aiarako Luiaondotik Amurrioko iparralderaino. Parke Linealaren balio eta helburuak errespetatzen jarraitzen du, garraiobideen arteko loturak eta kanpoko alderako irisgarritasuna ziurtatuz. Izan ere, RENFEren trenbide-sarearekin loturak ditu, Luiaondoko geltokian eta Salbioko geralekuan. Era horretan, aisialdirako ibilbide bat egin eta ingurumena oneratzeaz gain, bidegorria lehendik dauden lotura funtzionalekin osatu eta integratzen da. Lotura horiei beste batzuk batuko zaizkie etorkizunean, bide berari esker.

Zorua lortzeko eta proiektuak idazteko kostuak bere gain hartu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak (gaur egun Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak). Proiektu bat idatzi zen udal bakoitzerako, kudeaketa errazteko. Eraikuntza-kostuak sail honek eta Arabako Foru Aldundiak (Ingurumen Sailak) erdi bana hartu zituzten beren gain, 2010, 2011 eta 2012 epealdiren kargura. Lurzoruak hartzeko prozesuak Aiarako eta Amurrioko udalek kudeatu dituzte (bakoitzak beraren zatian), proiektuak LKS Ingeniaritzak idatzi ditu (zati bakoitzari dagokion udalak kontratatuta), eta lanak Copalsa, S.A.-k gauzatu ditu. Zati honen obren kostu totala 2.473.440,46 eurokoa izan da.

Zati hori eginda eta bizikletan mugitzearen alde udalek egin dituzten ekimenekin, 15 kilometro inguruko bidegorrizko lotura egongo da, Laudioko Areta auzotik Amurrioko Refor ingurura arte.

Bidegorri ejekuzioa elemento desberdin balorean ipiniko dute: Paisaiak, kultural, arkitektoniko, historiko, netural, etb.Bidegorri ejekuzioa elemento desberdin balorean ipiniko dute: Paisaiak, kultural, arkitektoniko, historiko, netural, etb.

 3. KRONOGRAMA ETA PARTE-HARTZAILEAK

 

 

Azken eguneratzea: 2013/05/16