Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Nekazaritza-ustiategiei aholkularitza emateko erakundeak, haien aintzatespena eta erregistroa

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategientzako aholkularitza-zerbitzua arautzen da, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 91. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako nekazaritza-ustiategientzako aholkularitza-sistema indartzeko helburuarekin, sistema horren eraginkortasuna, zerbitzu osoen eta kalitatekoen eskaintza eta nekazaritza-sektorerako teknologia berrien berrikuntzatik eta garapenetik eratorritako ezagutzaren transferentzia bilatuz.

Nekazaritza-ustiategien arabera onetsiriko erakundeek honako aholkularitza hau emango dute:

1. Oro har:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 15.4 artikuluan edo erregelamendu hori ordezten duen arauan aipatutakoak; erregelamendu horrek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen ditu (NPEren plan estrategikoak) –NBEF Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren eta LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatuta–, eta indargabetu egiten ditu (EB) 1305/2013 Erregelamendua eta (EB) 1307/2013 Erregelamendua.

b) Monitorizazioa eta tutorizazioa nekazari gazteak nekazaritza-jardueran sartzeko proiektuetan.

c) Emakume nekazarientzako aholkularitza, nekazaritza-jarduerarako zein jarduera arrunterako, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 2015eko urriaren 15eko 8/2015 Legean xedatutakoaren esparruan.

d) Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako EAEko Sarearen kudeaketa.

e) Nekazaritza-ustiategien kudeaketa tekniko-ekonomikoa. Aholkularitza ekonomikoa eta finantzarioa. Hauek sartuko dira aholkularitza horren barnean: balantzeak eta emaitzen kontuak egitea, indize ekonomikoen interpretazioa, bideragarritasun-azterketak egitea, ekoizpen-kostuen analisiak eta kontabilitateko kudeaketa, oro har.

f) Produktu fitosanitarioen kudeaketa jasangarria.

g) Ekoizpen ekologikorako trantsizioa.

h) Sektoreko elkarteei aholkularitza ematea.

i) Ustiategien osasun-plan integralak egiteko aholkularitza ematea, bisita zoosanitarioen aholkularitza barne.

2. Halaber, beste gai batzuei buruzko aholkularitza eman ahal izango dute, hala nola:

a) Abeltzaintza-ustiategietan bazkak eta mindak kudeatzea.

b) Ustiategietan karbono-aztarna kudeatzea.

c) Basogintzako aholkularitza.

d) Nekazaritza eta abeltzaintzako proiektuak idaztea.

e) Abeltzaintzako ustiategien plan sanitario integralak egitea.

f) Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketan laguntzea.

g) Nekazaritzako aseguruak kontratatzen eta kudeatzen laguntzea.

h) Aholkularitza laborala, fiskala eta juridikoa ematea.

i) Landa-aholkularitza ematea. Laboreen jarraipena egitea.

j) Landa-koadernoa kudeatzea.

k) Saneamendu- eta txertaketa-kanpainei laguntzea eta eustea.

l) Ustiategiei eta larrialdi-zerbitzuei laguntza klinikoa ematea.

3. Aholkularitza-zerbitzuak hainbat nekazaritza-ekoizpen eta -ustiategi motatara egokituta egongo dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiak.

Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-jarduera bat hasi nahi duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Euskadiko Kooperatiben 2019ko abenduaren 20ko 11/2019 Legean ezarritako nekazaritzako kooperatibak eta erkidegoan ustiatzeko kooperatibak.

Nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK), hau da, nekazaritzarako makina edo ekipo bat edo batzuk erostea eta elkarrekin erabiltzea helburu dutenak.

Ekoizle-elkarteak.

Landa-garapeneko elkarteak.

Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Aholkularitza-erakundeak aintzatestea: 1267501
  • Aholkularitza-erakundeen aitorpenean aldaketak: 1267502
  • Jarduera uztearen jakinarazpena: 1267503
  • Aholkularitza-erakundeen jardueren urteko txostena: 1267504
  • Aholkularitza-erakundeen kexen eta iradokizunen urteko txostena: 1267505
  • Aholkularitza-erakundeen erregistroa kontsultatzea : 1267506

Aintzatespen-eskaera


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Aitorpenean izandako aldaketen berri ematea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Jarduera uztearen jakinarazpena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Aholkularitza-erakundeen jardueren urteko txostena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Aholkularitza-erakundeen kexen eta iradokizunen urteko txostena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Aholkularitza-erakundeen datu osagarriak eskatzea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.