Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Read:write. Digital possibilities for literature

Erresuma Batuko Arte Batzordearen mandatuz egindako txostena, merkataritza-sektoreetako eta diruz lagundutako sektoreetako enpresen, erakundeen eta norbanakoen Web 2.0aren erabilerari eta eraginari buruz ikuspegi orokor bat eskaintzen duena.

Izenburua: READ:WRITE. DIGITAL POSSIBILITIES FOR LITERATURE
Egilea/Erakundea: Mary Harrington, Chris Meade
Hizkuntza: ingelesa
Orri-kopurua:
64
Argitaratze-data: 2008ko uztaila
Hemen aurkitu daiteke: http://www.futureofthebook.org.uk/ifbook%20ACE%20report_final.pdf

portada

Digitalizazioak idazleei, editoreei eta literaturarekin lotutako beste erakundeei eskaintzen dizkien aukerak aztertzen ditu txosten honek, hala nola fikzioa eta poesia saltzeko, literatura-talentuak aurkitzeko, irakurleak eta irakurleak izan daitezkeenak gidatzeko, irakurketak sortzeko, partekatzeko eta haien berri emateko. Era berean, teknologiaren laguntzaz, diruz lagundutako erakundeek iraunkortasun/autosufizientzia handiagoa lortu ahal izateko edo gastuak gutxitu ahal izateko duten aukera aztertzen du. Azkenik, komunikabide digitalek ikus-entzuleen garapenean duten garrantzia eta horien parte-hartzearen gorakada aztertzen dira.

Webak, bere lehen 20 urteetan, berezko kultura bat garatu du: "Geek”1 kulturak mundu "deskonektatuarekiko" bilakaera paraleloa izan du, eta balio kontrakulturetarantz, elkartrukerantz eta aldebiko lankidetzarantz jo du. Hala eta guztiz, “Web2.0” teknologien eztandak on line parte-hartzea pertsona askoren eskumenera jarri du; hala, weba ez da jada soilik elite teknikoaren jokaleku: ohiko bizitzaren parte izatera igaro da, eta hitza sustatzen parte hartzen duen edozein erakunderentzat ezinbesteko tresna bihurtu da. 

Webak sormenerako mugarik ez duen eremu bat irekitzen du: Argitaratzeko lehen baino bide gehiago daude: literatura-aldizkariak merkeago egin daitezke on line argitaratzen badira, webak eskaintzen dituen aukera/erraztasun guztiak erabiliz, esteka ugarirekin eta ordaindu gabeko lankide-komunitatearekin; idatzizko komunikabide berriek irudiak, soinuak eta bidalketa-plataforma berriak dituzte beren baitan; ordezko errealitateko jokoak ―narrazioa eta jolas elkarreragilea bateratzen dituztenak―, lankidetzan oinarritutako wikinobelak2 eta “kode irekiko” beste sormen-mota batzuk agertzen dira.

Idazketa eta irakurketari dagokienez, berriz, txostenak dio jada ez dagoela irratiko, telebistako eta egunkarietako esatariek ezarritako mugarik, baizik eta denok dugula askatasuna guretzako egokia den literatura-lanen komunitatea bilatzeko. Era berean, denok daukagu argitaratzeko aukera; egunero azaleratzen dira toki berriak, eta toki horiek idazleari aukera ematen diote lanak partekatzeko, bere obrak editatzeko, literaturari buruz eztabaidatzeko, kritikatzeko eta parte hartzeko. Horrela, idazleek, beren kabuz sor ditzakete beren irakurleak, plataforma publikora iristeko konferentzien eta jaialdien mende egon gabe. Gaur egun, podcasting-en3 bidez emankizunak ikusten dituztenen kopuruak gainditu egin du literatura jaialdietara joaten den ikusle-kopurua.

Txostenak tresna teknologiko berrien etorrerari eta horiek argitalpenen munduan duten eraginari (ekonomikoari) buruz ere hitz egiten du; adibidez, e-reader-a (liburu-irakurgailu digitala), inprimatze digitalerako erabiltzen diren makinak edo hainbat argitalpenetako testu-unitateak nahastea ahalbidetzen duen metadatuen sistema. Teknologia hauen abian jartzea iraunkorra izatea ziurtatzea erronka bat da trebezia nagusia literatura, eta ez teknologia, duten haientzat; beraz, berebiziko garrantzia du enpresan bertan kudeatzeko eta eguneratzeko errazak diren teknologiak bilatzeko.

[ìgo] 1 ”Geek” hitza argot-esamolde anglosaxoia da, norbanakoa pertsona berezitzat edo bitxitzat jotzen da, bereziki zerbaitekin, adibidez, intelektualitatearekin, elektronikarekin, jokoekin eta abarrekin gehiegi obsesionatuta dagoela uste den pertsonarentzat erabiltzen da. Teknologiak eta informatikak liluratzen duen pertsonari buruz hitz egiteko erabiltzen da hitz hori. Bizitzeko eta izateko modu bat da. Ez dira hacker edo guru deitzen baina azken finean antzekoak dira; ezohikoa den zerbaitetan afizio zehatza dute.

[ìgo] 2 Wikinobela bat talde-lanean egindako fikziozko obra bat da, egile-talde kolaboratzaile batek wiki bat erabiliz idatzi duena. Wiki bat web-gune bat da eta haren orriak, web-nabigatzailearen bidez, hainbat boluntariok editatu ditzakete. Erabiltzaileek partekatzen duten testua sortu, aldatu edo ezabatu dezakete.

[ìgo] 3 Podcasting-a soinu-fitxategiak (gehienetan mp3 edo AAC formatuan eta kasu batzuetan ogg formatu lilbrean) eta bideo-fitxategiak (bideocast-ak edo vodcast-ak deituak) sortzean eta banatzean datza. Banaketa sindikazio-sistema baten bidez egiten da: harpidetza egiten da, eta Internetetik fitxategiak jaitsi ahal izateko programa bat erabil daiteke, erabiltzaileak nahi duenean musika entzun dezan, kasu gehienetan erreproduzitzaile eramangarri baten bidez.