Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2012

Atala

Txosten honetan 2012ko emaitza nagusiak daude, eta hiru Lurralde Historikoetako 65 Museo eta Bildumak hartu dute parte. Txostenaren xedea Euskadiko museo-sektoreari buruzko funtsezko giltzarriak aurkeztea da eta, batez ere, 2012. urtearen bukaeran eskura dauden datuak eguneratzea.

Eduki hauek ditu: erakundeen ezaugarri nagusiak, azpiegitura, zerbitzu eta ekipamenduei buruzko gaiak, sarrera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, erakunde horiek ikustera joaten den pertsona-kopurua, erakusketak eta burutzen dituzten bestelako jarduerak, giza baliabideak, erakunde hauen datu ekonomikoak eta museoetako funtsak.

Txosten honen emaitzak oso baliagarriak dira Museoek eta Bildumek euskal kulturan bizi duten egungo egoera eta zer kultura-azpiegitura mota dauden eta horien ezaugarri nagusiak ezagutzeko; gainera, aukera ematen du hiru Lurralde Historikoen arteko alderaketa egiteko, bai eta beste lurralde batzuekin alderatzeko ere.

Amaitzeko, eskerrak eman beharra dago Museoen eta Bildumen arduradunei eta laguntzaile guztiei beren interesagatik, lanagatik eta emandako informazioagatik, horrela, Euskadik eskaintzen duen kulturaren zati garrantzitsu bati buruz osoko ikuspegia izan baitezakegu.

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2012 [pdf, 2 MB]