Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2006

Atala

Txosten honen helburua museo-sektorearen funtsezko alderdiei buruzko ikuspegi zabal bat ematea da; zehazki, honako gai hauei dagokienez: azpiegitura, zerbitzuak eta ekipamendua, sarbidea, erakunde horiek izaten duten bisitarikopurua, egiten dituzten erakusketak eta jarduerak, bertan esku hartzen duten giza baliabideak, eta kontratatutako zerbitzuak, bai eta erakunde horien eta museo-funtsei buruzko ekonomia-datuen informazioa ere. Halaber, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileran oinarritutako azterketa espezifikoa egiten da, informazioaren gizarteak eremu horretan duen eragina aztertzeko.

2006. urteari dagokion ikerketan, hiru lurralde historikoetako 64 museo eta bildumak hartu dute parte; hau da, guztizkoa oinarri hartuta, %92,7ko erantzun-maila izan da. Hain zuzen, informazio-bilketa hau egiten hasi zenetik, 2006. urtean izan da parte-hartzerik handiena.

Txosten honen emaitzak oso baliagarriak dira museoek eta bildumek euskal kulturan bizi duten egoera ezagutzeko; gainera, aukera ematen du hiru lurralde historikoen arteko alderaketa egiteko, bai eta beste lurralde batzuekin konparatzeko ere. Halaber, informazio hau "input" gisa erabili ahal izango du Kulturaren Euskal Behatokiak.

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2006 [pdf, 460 kB]