Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XX. txostena - Barne Merkataritza (2014)

Atala

Azterlanaren hogeigarren edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen enpresa pribatuen 2014ko ekitaldi ekonomikoko argitalpen eta fakturazio datuak bildu dira. Txostenak, argitalpen sektorearen egiturari buruzko datuak ez ezik, sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du: argitalpen produkzioaren datuak, sektorearen fakturazioarenak eta liburuaren merkaturatze kateari buruzkoak, etengabeko bilakaeran dagoena liburu digitalaren eta irakurketa euskarri berrien sorreraz geroztik. Datuak argitalpen orokorrari nahiz euskarazko argitalpenei dagozkie.

Txostenaren datuak argitaletxeei bidalitako galdetegien ustiapen sistematiko baten bidez lortu dira, eta gai nagusi hauek jasotzen dituzte:

  • Barne merkatuan saldutako liburuen fakturazioaren kopuru orokorra eta liburuen eskaintzari eta komertzializazioari loturiko aldagaiak.
  • Sektoreko enpleguaren egoera, liburuen produkzioa eta banaketa geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, salmenta bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Gainera, atal bat eskaini zaie formatu digitalean argitaratu eta fakturatutako liburuei.

Erabili den informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegi bat beteta. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, azterlan honetarako egin duten ezinbesteko ekarpenagatik

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XX. txostena - Barne Merkataritza (2014) [pdf, 4,9 MB]