Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XIX. txostena - Barne Merkataritza (2013)

Atala

Azterketaren hemeretzigarren edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren argitalpen enpresa pribatuen 2013ko ekitaldi ekonomikoaren argitalpen eta fakturazio datuak jasotzen dira. Txostenean, erkidego horren argitalpen merkatuaren egungo egoera eta sektoreko adierazle nagusien bilakaera eta joerak islatu nahi izan dira, nola argitalpen orokorrari hala euskarazko argitalpenei dagokienez.

Txostenaren datuak argitaletxeek bidalitako galdetegien ustiapen sistematiko bat eginez lortu dira, eta honako alderdi nagusi hauek jasotzen dituzte, erreferentziako urteari dagokionez:

  • Barne merkatuan, liburuen salmentak eskuratutako fakturazioaren kopuru orokorra, baita liburuen eskaintzari eta komertzializazioari buruzko aldagaiak ere.
  • Sektoreko enpleguaren egoera, liburuen ekoizpena eta banaketa geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurriak, salmentarako bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Lortutako datuen barruan, formatu digitalean argitaratu eta fakturatutako liburuei buruzko kapitulu bat dago.

Landutako informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegi bat beteta. Eskerrak ematen dizkiegu guztiei emandako laguntzagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, haien ekarpena ezinbestekoa izan baita azterlan hau egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XIX. txostena - Barne Merkataritza (2013) [pdf, 2,3 MB]