Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XVI. txostena - Barne Merkataritza (2010)

Atala

Datu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko liburuaren merkatuan lortutako emaitzak erakusten dituzte, eta erkidegoko argitaletxe pribatuen jarduera aztertuta eskuratu dira; arreta berezia eskaini zaie euskarazko liburuen argitalpen eta salmentari.

Txostenean agertzen diren datuak argitaletxeek bidalitako galdetegien ustiaketa sistematiko bat eginez lortu dira, eta honako alderdi nagusi hauek jasotzen dituzte, 2010. urteari dagokionez:

  • Barne merkataritzan liburuen salmentak duen fakturazio osoaren zenbatekoa eta liburuen eskaintzari nahiz merkaturatzeari buruzko datuak; arreta berezia jarri da Euskadiko Editoreen elkarteko kide diren nahiz kide ez diren argitaletxe pribatuetako euskarazko liburuen argitalpenean eta salmentan.
  • Sektoreko enplegua, liburuen ekoizpenaren eta banaketaren sailkapen geografikoa, argitalpena poltsikoformatuan eta beste euskarri batzuetan, liburuen salneurriak gaien arabera eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Aurten, bigarrenez, formatu digitaleko argitalpenei buruzko kapitulu bat dago, kontuan hartu baita formatu mota horrek gaur egun daukan garrantzia.

Eskerrik beroena eman nahi diegu bidalitako galdetegia bete duten argitaletxe guztiei. Bide beretik, eman diguten laguntza eskertu nahi diegu Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerketa lan hau.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XVI. txostena - Barne Merkataritza (2010) [pdf, 3,1 MB]