Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikus-entzunezko gomendagarriak gaika eta euskarrika

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Oraingo honetan, ikus-entzunezkoetan identifikatzen dituzten eduki gomendagarrien inguruan, eta ikusteko hobesten dituzten telebista kanal edo bestelako euskarrien inguruan galdetu zaie ikasleei. Fikzio, entretenimendu eta informazio generoetan aholkatuko lituzketen telebista kanalak edo plataformak zeintzuk diren adierazi dituzte. Fikzio generoaren kasuan esaterako, plataforma gomendatuena Netflix da eta telebista kateen artean FDF.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Ikus-entzunezko gomendagarriak gaika eta euskarrika