Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Erreferenteak

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 24. txostenean, Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNA-ko ikasleei beren erreferente edo ereduei buruz galdetu diegu, gertukotzat dituzten figurak, berekin identifikatuta sentitzen direnak edo besterik gabe gustuko dituztenak kontuan hartuta. Sei eremutan egin dira galdera horiek: musika, fikziozko ikus-entzunezkoak, kultura, politika eta mugimendu sozialak, kirola eta sare sozialak.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Erreferenteak