Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Astebeteko ikus-entzunezko kontsumoa

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Oraingo honetan, Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei astebetez egindako ikus-entzunezko kontsumoaren inguruan galdetu zaie. Emaitzetan, telebista tradizionalaren eta plataformen erabileraren datu interesgarriak ageri dira. Astelehen eta igandean gainerako egunetan baino TB tradizional gehiago ikusi da. Plataformei dagokionez kontsumoa nahiko erregularra da aste osoan zehar.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Astebeteko ikus-entzunezko kontsumoa