2024-2025 ikasturtean, IKUSIKERen Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) bi mila ikasle pasatxok. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude.
Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko urtarrilaren 13 eta 25 bitartean Instagram eta TikToki buruz egindako inkestaren emaitzak.
Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak ikusteko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen NOR Ikerketa Taldeak eta EITBk abiatutako Applika+ izeneko ikerketa-proiektuaren barruan (US17/40) eta gaur egun UPV/EHU, EITB, Euskararen Erakunde Publikoa eta Kulturaren Euskal Behatokiaren arteko elkarlanaren fruitu da. www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.