Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Finantzaketa eta gastu publikoa sormen-sektoreetan. 2022ko txostena

Estatistika honek sormen-sektoreetara bideratutako aurrekontu publikoei eta sektore horietan organismo publikoetan sortutako enpleguari buruzko informazioa ematen du

Txosten honetan sormen-sektoreetara bideratutako aurrekontu publikoei eta sektore horietan organismo publikoetan sortutako enpleguari buruzko estatistikaren emaitzak aurkezten dira.

Aurkezten den txostena bigarren edizioa da, eta 2022. urteari buruzko informazioa jasotzen du. Lehenengo edizioa 2020ko datuak jasotzen ditu. 

Bi urtez behingo eragiketa horren helburua da EAEko Administrazio Publikoek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak eta organismo autonomoak, sozietate publikoak eta fundazioak) sormen-sektoreetan egiten duten ekarpen ekonomikoaren eta aplikatzen dituzten sustapen- eta inbertsiopolitiken berri izatea.

Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistikarekiko (estatistikaren zortzigarren edizioa) paraleloan gauzatu da. Bi eragiketen artean, EAEko 2022ko Kultura- eta sormen-sektoreetako finantzaketaren eta gastu publikoaren estatistika prestatu da.

Bigarren edizio honetan, datuen bilakaera azter daiteke.