Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Herriko musikaren sektorearen egoera, premiak eta erronkak

Euskal Herriko Musika Bulegoa elkartearen lankidetzarekin egindako inkestaren emaitzak jasotzen ditu azterlan honek, eta musika-sektoreak Euskal Herrian duen irudia ematen laguntzen du.

Euskal Herriko Musika Bulegoa elkartearen (EHMBE) lankidetzarekin egindako azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu Kulturaren Euskal Behatokiak (KEB). Behatokiaren sektoreei laguntzeko ildoaren barruan dago azterlana, eta musika-sektoreak Euskal Herrian duen irudia ematen laguntzen du, gaur egun duen egoeraren, dituen premien eta aurre egin beharreko erronken ikuspegi globala eskainiz. Sektorean inkesta digital bat banatuta egin da, eta 90 agente baino gehiagoren ahotsa jaso ahal izan da horri esker, sektorearen begirada zabal eta askotarikoa eskainiz.

Euskal kulturaren dimentsio nagusi bat da musika, eta ez soilik adierazpen artistiko bezala, baizik eta dinamismo ekonomikoarekin, eta lana lortzeko eta partekatutako nortasun bat sendotzeko aukerekin lotutako faktore bezala. Horregatik, Behatokiaren interesetako bat da musika garatzen eta sendotzen laguntzea. Sektoreko alderdi nagusiak ikusarazten laguntzen du azterlanak, eta oinarri sendo eta partekatua duten ekintza-lerroak diseinatzea ahalbidetzen dio EHMBEri zein politika kulturalari oro har.

Ildo horretan, sektoreko eragile nagusien pertzepzio ekonomikoa biltzen du txostenak, sektorearen dimentsio industrialari eta haren prestakuntza-premiei buruzko datu kuantitatiboak aurkezten ditu, segmentu artistikoa profesionalizazio-prozesuak eta ibilbide artistikoak kontuan izanda aztertzen du, eta genero-ikuspegi bat sartzen du esparruan dauden desberdintasunak ebaluatzeko. Gainera, musikaren sektoreak erakusten dituen erronkak aztertzen ditu, arreta handiagoa behar duten esparru espezifikoen ikuspuntu xehatuarekin.