Bi ataletan banatuta dago azterketa. Batetik, kultura-programazioaren egoera erakusten da bere osotasunean, hizkuntzaren eta ekitaldi-mota nagusien arabera, eta 2024ko epealdi bereko datuekin alderatuta. Bestetik, bost kultura-esparru zehatzen programazioaren errealitatean sakontzen da: Musika, Antzerkia, Dantza, Bertsolaritza eta Erakusketak.
Azterketa egiteko informazio-iturria Kulturklik ataria izan da.
