Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: Twitch

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelkideei egindako bosgarren inkestan jasotako emaitzak. Twitch plataformari buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan.

Ikusiker 30 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 30. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturtean egindako hirugarren inkestan jasotako emaitzak. Datu sorta honetan, gaur egun gazteen artean indarra hartzen doan sare sozial bat izan da aztergai: Twitch. Txosten honek panelkideek sare sozial honetan zer, nola eta noiz kontsumitzen duten eta sortzaileen artean gustuko dituzten streamerrak aurkezten da, bai eta erabiltzaileen artean dauden sortzaileek zer eta nola sortzen duten ere.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

2021-2022 panela: Twitch