Osasun Saila

Jarduera fisikoaren onurak

Jarduera fisikoa egiteak indarra, erresistentzia, malgutasuna eta oreka hobetzea ahalbidetzen du; era berean, erregulartasunez egiteak bizitza luzatzen eta kalitatea hobetzen laguntzen du, osasunari eusten laguntzen baitu.

Frogatuta dago jarduera fisikoa funtsezkoa dela honako gaixotasun hauek prebenitzeko: kardiopatia koronarioak eta garun-hodietako istripuak, II motako diabetesa, hipertentsioa, koloneko minbizia, bularreko minbizia edo depresioa.

Gainera, jarduera fisikoa faktore erabakigarria da energia-kontsumoan; beraz, funtsezkoa da energia-oreka lortzeko eta pisua kontrolatzeko.

Jarduera fisikoa egiteak gozamena eta gogobetetasuna sortu behar ditu, eta pertsonak zoriontsu egiten lagundu behar du.

Niveles de intensidad en actividad física
JARDUERA FISIKOAK ONGIZATE ETA LOA HOBETZEN DITU, ETA

ESTRESA ETA DEPRESIO-ARRISKUA MURRIZTEN DITU

Azken aldaketako data: