Jarduera fisikoa haurdunaldian eta erditu ondoren
Haurdunaldian zein puerperioan, jarduera fisiko erregularra egitea gomendatzen da. Ez dago kontraindikaziorik haurdunaldiaren aurreko intentsitate-mailari eusteko, ohikoa bazen, betiere gehiegizko esfortzuak saihestuz.
Emakume ez-aktiboen kasuan, pixkanaka hastea gomendatzen da, iraupena, maiztasuna eta intentsitatea apurka handituz.

Haurdunaldian eta erdiberriaroan fisikoki aktiboa izatearen onurak
- Preeklampsia eta haurdunaldiko diabetesa izateko arrisku txikiagoa.
- Jaioberrien konplikazioak eta jaiotzean pisu desegokia
- Min gutxiago: bizkarreko mina, karranpak, idorreria, hantura.
- Zirkulazio, lo eta gogo-aldarte
- Konplikazioak izateko arrisku txikiagoa.
- Erditze ondoko depresio-arrisku txikiagoa.
- Errekuperazio osasungarriagoa eta aktiboagoa.
Segurtasun-aholkuak:
- Ez jardun gehiegizko beroarekin edo hezetasun handiarekin.
- Jarduera fisikoaren aurretik, bitartean eta ondoren hidratatu.
- Ez egin ukipen-kirolik, erortzeko arriskua duenik edo oxigenazioa mugatzen duenik.
- Ez egin jarduerak ahoz gora haurdunaldiko lehen hiruhilekotik aurrera.
- Urpekaritza ez praktikatu.
- Erditu ondoren, pixkanaka jarduerari berriz ekin, gainbegiratuta (batez ere zesarearen ondoren).
Aktibo nola mantendu
Jarduera fisikoa eguneroko errutinan integratzea da onena:
- Igogailua erabili ordez, eskailerak igo eta jaitsi.
- Ohituta egonez gero, oinez edo bizikletaz
- Egunero paseoakeman eta maiz mugitu.
Gomendatutako jarduerak
- Jarduera aerobiko leunak, hala nola igeriketa.
- Luzaketak eta jarrera-zuzenketa: yoga, taichia, gimnasia leuna.
- Eguneroko zoru pelbikoko ariketak, gernu-inkontinentzia saihesteko.
Kontsulta ezazu haurdunaldiko jarduera fisikoari buruzko informazio gehiago
Azken aldaketako data: