Jarduera fisikoa gaixotasun kronikoan
Gaixotasun kronikoak dituztenentzako gomendio orokorrak adin-talde bakoitzarentzako berak dira. Hala ere, norberaren egoeraren eta gaitasunen arabera egokitu behar dira.
- Gomendatutako minimoak lortu ezin badira, zerbait egitea beti izango da ezer ez egitea baino hobea.
- Jarduera txikiekin hasi aldi laburretan, pixkanaka handituz.
- Jarduera osasun-egoerara eta norberaren gaitasunetara
- Adingabeen kasuan, zaintzaileek jarduera fisikoa animatu eta lagundu
Adibidez:
Minbizia duten pertsonak
- Biziraupena hobetzen du.
- Kausa guztien ondoriozko heriotza-tasa murrizten du.
- Errezidiba arriskua gutxitzen du.
Alzheimerra edo beste dementzia batzuk dituzten pertsonak
- Hobeto sentitzen eta ohitura osasungarriak izaten laguntzen du.
- Pisu osasungarria, loa eta heste-erregulartasuna hobetzen ditu.
- Dibertigarriagoa izan daiteke norbaitekin egiten bada:
- Ibiltzera irtetea
- Pilota bigunekin jolastea
- Dantzatzea
- Etxeko pisu gutxiko objektuak altxatu, hala nola latak edo elikagai-paketeak
EDOZEIN JARDUERA FISIKO GEHITZEAK, TXIKIA BADA ERE, ONURAK EKARRIKO DITU OSASUNARENTZAT
Azken aldaketako data: