Jarduera fisikoa desgaitasun funtzionalean
Frogatu da aktibo mantentzeak hobetu egiten duela desgaitasun funtzionala duten pertsonen osasun fisikoa, kognitiboa eta mentala. Onurak hainbat baldintza espezifikotan ikusi dira.
Adibidez
Esklerosi anizkoitza
Hobekuntza fisikoa, mentala, soziala eta bizi-kalitatekoa.
Muineko lesioa
Hanketan eta besoetan indarra eta funtzio motorra handitzea. Bizi-kalitatea hobetzea.
Adimen-desgaitasuna
Funtzio fisikoaren hobekuntza nabarmena.
Parkinsona eta GHI (istripu zerebrobaskularra)
Funtzio fisikoa eta kognitiboa hobetzea.
Depresio handia eta eskizofrenia
Bizi-kalitatea eta ongizate orokorra handitzea.
Gomendio orokorrak adin- talde bakoitzarentzako berberak dira. Ezin badira erabat bete, zerbait egitea ezer ez egitea baino hobea izango da beti.
- Jarduera fisikoa norberaren gaitasunera egokitzea.
- Dosi txikiekin hasi eta pixkanaka iraupena, maiztasuna eta intentsitatea handitu.
- Profesionalei galdetu, plana pertsonalizatzeko.
- Adingabeen kasuan, bere ardurapean dauden pertsonek lagun eta motibatu egin dezakete.
PERTSONA BAKOITZAREN GUSTUAK ETA KEZKAK ERRESPETATZEA FUNTSEZKOA DA
JARDUERA FISIKOAREKIN GOZATZEKO ETA HOBETO SENTITZEKO
Azken aldaketako data: