Osasun Saila

Jarduera fisiko motak

Intentsitatearen arabera

Jarduera fisikoa egiten dugunean eginiko esfortzua da intentsitatea. Honela sailkatzen da, jarduera fisikoaren intentsitatearen arabera:

  • Jarduera fisiko arina: Esfortzurik gabe hitz egiteko edo abesteko aukera ematen du. Adibidez: paseatzea, hautsa kentzea, armairu bat txukuntzea.
  • Jarduera fisiko moderatua: Pultsazioak, bero-sentsazioa eta arnasketaren erritmoa areagotzen dira. Hitz egin dezakezu, baina ez abestu. Adibidez: bizikletan ibiltzea, eskailerak jaistea edo igotzea, pilatesa, taichia.
  • Jarduera fisiko bizia: Izerditzea eta arnasketa asaldatua. Ezin duzu elkarrizketa bat izan. Adibidez: korrika, dantza, kirola, eskailerak azkar igotzea.
Niveles de intensidad en actividad física

Onura motaren arabera

Jarduera fisikoa egiteak indarra, erresistentzia, malgutasuna eta oreka hobetzen laguntzen digu. 

Onura nagusiaren arabera, honela sailkatzen da:

  • Aerobikoa: indarra eta bihotz-biriketako jarduera hobetzen ditu. Adibidez: azkar ibiltzea, dantzatzea, igeri egitea, korrika egitea, bizikletan ibiltzea.
  • Muskuluak indartzea: Adibidez: arraunean egitea, pisuak altxatzea, eskailerak igotzea.
  • Hezur-masa indartzea: inpaktua duten jarduerak. Adibidez: korrika, salto, dantza aerobikoa.
  • Malgutasuna hobetzea: muskulu-elongazioa eta artikulazioen mugimendua hobetzea. Adibidez: gimnasia, yoga, taichia, pilates.
  • Oreka eta koordinazioa hobetzea: Adibidez: dantzatzea, pilotarekin jolastea, yoga, akrobaziak.
Tipos de actividad física según sus beneficios
JARDUERA FISIKO PIXKA BAT EZER BAINO HOBEA DA, ETA ZENBAT ETA GEHIAGO, HOBE

Azken aldaketako data: