Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Informazio Praktikoa

Legera biltzeko betebeharrak

  • Bi pertsonak adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izatea.
  • Biek gaitasun osoa edukitzea.
  • Lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaideak ez izatea.
  • Bigarren graduko albo-ahaideak (anai-arrebak) ez izatea.
  • Bi pertsonetako inor ez egotea beste pertsona batekin ezkonduta, edo ez izatea beste pertsona baten izatezko bikotea.
  • Bikotekideetatik bat behintzat euskal auzotasun zibila izatea.

Eskabideak

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean eskabide hauek aurkez daitezke:

  • Izatezko bikotea inskribatzeko eskabidea
  • Ezeztatzea eskatzeko eskabidea, elkarrekin adostua nahiz aldebakarrekoa
  • Ekonomia– eta ondare–harremanak arautzen dituen ituna eransteko edo aldatzeko eskabidea
  • Ziurtagiri eskabidea

Aurkezteko tokiak

Interesdunak berak EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroari zuzendutako eskabideak toki hauetan aurkez ditzake eskabideak:

  • Eusko Jaur­laritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetan (Zuzenean)

Zuzenean-i buruzko informazioa (helbideak, telefonoak eta jendaurreko ordutegia) jarraian zehaztutako sarbide elektronikoan kokatuta dago: http://www.zuzenean.euskadi.eus/s68-home/eu/

  • Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Bikotekideak bertaratzea

Alde batera utzita zein tokian aurkeztu den eskabidea, ondoren izatezko bikotekideei aurrez aurreko bertaratzea eskatuko zaie, izapide hori egin arte ez baitira kalifikatuko ez izatezko bikotearen eraketa aitortzeko nahiz ezeztatzeko inskripzioak ezta bikotearen ekonomia– eta ondare– harremanak arautzen dituen itunak erantsi edo aldatzekoak ere, eta ez da, horrenbestez, eskaera onetsi edo ezezteko ebazpenik emango. Bertaratze izapidea eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko eskumena duen Izatezko Bikoteen Erregistroko administrazio-unitatean egin beharko da.

Izatezko Bikoteen Erregistroak Lurralde Historikoetan dituen administrazio-unitateak honako hauek dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoa  Gran Vía kalea, 85-1 (48011 Bilbao) Tfnoa.: 944 031 204
  • Arabako Lurralde Historikoa Samaniego kalea, 2-bébelo solairua (01008 Vitoria-Gasteiz) Tfnoa.: 945 01 70 40
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa Intxaurrondo kalea, 70 (20015 Donostia-San Sebastian) Tfnoa.: 943 022 649
  • Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 14:00etara

Izatezko bikote gisa inskribatzea

EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako izatezko bikotea eratzeko deklarazioa eraketa-ondorioak ditu. Hori dela eta, ebazpenaren datatik aurrera izango dute eragina. Horrenbestez, Erregistroan inskribatzen ez diren bikoteei ez zaie Izatezko Bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoa aplikatuko.

Nolanahi ere, izatezko bikote edo elkarketen udal-erregistroak dituzten EAEko udalerrietan egindako izatezko bikoteen inskripzioek sarbidea izango dute EAEko Izatezko Bikoteen Erregistrora, baldin eta Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak xedatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute. Zehazki, beharrezkoa izango da bikote­kide biek, udal-erregistroan presentzialki aurkezturik, izatezko bikote bat eratzeko gogoa dutela aldarrikatzea.

Aurrekoa ikusita, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak egiaztatuko du legean xedatutako baldintza guztien konplimendua akreditatuta dagoela, hain zuzen ere, izatezko bikotea eratzeko deklarazioa egiteko xedatutako baldintzak. Inskripzioaren eragin-data inskripzioa udal-erregistroa egin zen egunekoa izango da.

 

 

Azken aldaketako data: