Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Itsas-lehorreko jabari publikoa antolatzea eta kudeatzea

Itsas eta Lehorreko Jabari Publikoaren (ILJP) antolamendua eta kudeaketa hainbat arau juridikok erregulatzen duten gaia da. Arau juridiko horiek ingurune horren babesari eta erabilerari heltzen diote hirigintzaren, ingurumenaren, turismoaren edo aisialdiaren ikuspegitik.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeak (leiho berri batean irekitzen da) adierazten duenez, Itsas Lehorreko Jabari Publikoa dira itsas lehorreko eremua, hondartzak, barruko urak, lurralde-itsasoa eta eremu ekonomikoaren eta plataforma kontinentalaren baliabide naturalak.

Hondartzak, dunak, itsaslabarrak, padurak, itsasertzeko hezeguneak eta abar bezain ondasun baliotsuak eta guztiek desiratzen dituztenak itsas-lehorreko jabari publikokoak dira, bai babesteko, bai gozamen publikoa bermatzeko.

Beraz, Itsas eta Lehorreko Jabari Publikoaren edozein okupaziok dagokion gaikuntza-titulua izan behar du (baimena, emakida, atxikipena edo erreserba, erabilera-motaren eta titularraren arabera).

2025eko apirilaren 1etik aurrera, hauek izango dira Eusko Jaurlaritzak kudeatuko dituen prozedurak:

Azken aldaketako data: