Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko portuak

EAEko portuak (Eus bideoa - WEBM, 209 MB)

EAEko portuak (Ing bideoa - WEBM, 209 MB)

EAEko portuak (Fra bideoa - WEBM, 209 MB)

Eusko Jaurlaritzaren portuak

Web orrialde honetan deskribatzen diren portuak, Estatuko administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutakoak dira. Maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bitartez egin zen transferentzia hori, Estatuak Autonomia Erkidegoari portu-alorretako zerbitzuak eskuratzeari buruzko dekretuaren bitartez, eta 3/1979 Lege Organikoa den Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren ondorioz.

Portuen antolakuntza eta kudeaketa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio.

Bizkaiko portuak: Ondarroa | Lekeitio | Ea | Elantxobe | Mundaka | Bermeo | Armintza | Plentzia

Gipuzkoako portuak: Hondarribia | Donostia | Orio | Getaria | Zumaia | Deba | Mutriku

Informazio gehiago: Portuen Plan Bereziak

Hauek dira EAEko merkataritza portu handi biak Dituzten instalazioak petrolioaren produktuak salgai orokorrak ibilgailuak eta burdingintzako ondasunak sartzeko eta ateratzeko erabiltzen dira, eta eraldaketa fisikoak eta gestio eraldaketa garrantzitsuak izango dituzte XXI. mendearen atarian Portuotako gestiogileek garatzen dituzten estrategia planen helburu nagusia instalazioak gehituz eta trafikoak dibertsifikatuz merkataritza eragiketei baliogehiago eranstea da.

Informazio gehiago: Euskadiko Kirol Portuak, Sozietate Publikoaren Aurkezpena 

Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez zaizkion portuak

Portu hauetaz gain badira beste batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan interes orokorrekoak direlako Eusko Jaurlaritzara transferitu ez direnak Bilbokoa eta Pasaiakoa.

Bilboko portua

Bilboko portua merkantzia trafikoa urtero 28 tona ingurukoa da, Espainiako Estatuko mugimendu rakingean bosgarrena.

Merkantzia moten arabera, ontziratu gabeko likidoak dira nagusi; horien ondoren, ontziratu gabeko solidoak datoz eta merkantzia orokorra.

Bilboko portuaren merkatu garrantzitsuenak Europa Atlantikoko herrialdeetan daude merkantzien %50a merkatu horietatik baitatoz edo merkatu horietara baitoaz Ondoren Amerikako herrialdeeekin egindako truke komertzialak datoz guztizkoaren %18a-, Asia eta Ozeano Barekoekin egindakoak %16a petrolioa inportatzea gehien bat eta Afrikako portuekin egindako operazioak guztizkoaren %7a.

Gaur egun Bilboko portuan 378 metro luze eta 500.000 tonatik gorako itsasontziak sar daitezke Ibaizabalgo itsasadarrean Bilbo erdi erdian, 5 metroko sakonera dute portuko instalazioek eta 32 metrokoa Punta Luceron hor atrakatzen dute petroliountzi handiak Petronorren birfindegian petrolio gordina husteko Merkantziak mugitzeko 50 tona ere jasotzeko gai diren zubi garabiak eta 40 tonako atari zubiak ditu.

UNIPORTBILBAO/Comunidad Portuaria

Pasaiako portua

Pasaiako portua erabateko babesa eskaintzen duen badia batean dago, eta EAEko beste merkataritza portu handia da. Espezializazio handiko portua da, eta burdingintzako produktuak eta txatarrak, papera eta automobilak dira aktiborik garrantzitsuenak; urtero 6 milioi tona mugitzen duten merkantziatan.

Pisuari erreparatuz gero, burdingintzako produktuak eta txatarra izan ziren garrantzitsuenak baina ikatza eta automobilak ere aipatu beharrekoak dira.

Kaiek, guztira, 5.052 metroko luzera dute, gehienez ere 29 oineko sakonerakin, eta 180 metrorainoko luzera duten itsasontziak sar daitezke bertan. Portuak potentzia ezberdineko 26 garabi ere baditu

Azken aldaketako data: