Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Itsasontzien hondakin biltze eta manipulatze plana euskal autonomia erkidegoaren titulartasuneko portuetan

Itsasontzietako hondakinak jaso eta manipulatzeko Plan honen helburua hurrengoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden portuetan, itsasontziek sortzen dituzten hondakinak biltzeko zerbitzuen kalitate-estandarrak, eta erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen estandarrak legeak esandakoa betetzen dutela ziurtatzea, eta, abenduaren 20ko 1381/2002 Errege Dekretuaren eta MARPOL hitzarmenaren arabera, hondakin horiek ingurumenaren aldetik ondo kudeatzen direla bermatzea.

Azpimarratzen da hondakinak ondo kudeatzea, bai itsasontzietan, bai instalazio hartzaileetan, itsas kutsadura, baliabideen agortzea eta klima-aldaketa eragiten duten mehatxuei aurre egiteko estrategiaren parte dela, mundu osoan.

Azken aldaketako data: