Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Eusko Jaurlaritzak "Non Ikusten duzu Europa Euskadin?" deituriko Gazteentzako 7. Argazki Lehiaketa martxan jarri du

SARIAK: Puntu gehien eskuratzen duen argazkiak sari hau izango du: Nikon D3300 reflex motako kamera bat (edo antzeko beste bat, aurrekoa lortzerik ez balego) 18-55 eta 55-200 VR objektiboekin. Bigarren geratzen denak GO PRO HERO Kamera bat eskuratuko du eta azkenik, hirugarren saria, argazkirik ospetsuenarentzat izango da, web orrian, zaleen boto gehien jaso dituen argazkiarentzat alegia; honek, E:book bat izango du:

Gazteentzako 7. argazki-lehiaketa irudia Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak "Non Ikusten duzu Europa Euskadin?" deituriko Gazteentzako 7. Argazki Lehiaketa martxan jarri du. Ekimen honek Europa euskal gazteriari hurbiltzeko asmoa du, Europak bere ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatuz.

Lehiaketaren formatua berria da, Facebook plataformaren bitartez garatzen baita. Bertan, interesa duten gazteek, euren argazkiak igo ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia beste gazteekin konpartitu. Bestalde, beste gazteek igotako argazkiei buruz duten iritzia eman dezakete.

Lehiaketan parte hartzeko, gazteek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon eta 14 eta 25 urte bitarteko adina izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea 2018eko apirilaren 22ra arte (barne) irekita egongo da.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Lehiaketaren oinarriei dagokienez, argazkiak kamera digital edo telefono mugikor batekin egin beharko dira eta JPG artxiboan aurkeztu, 5 megabyteko gehienezko tamainarekin. Partaide bakoitzak 5 argazki igo ditzake gehienez.

Parte hartu nahi dutenek lehiaketaren FEDER (EGEF - Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) izeneko web orrialdean izena eman beharko dute, www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus eta bertako jarraitzaile bihurtu. Orrialde horren barruan, argazkiak igo daitezke eta beste partaideen argazkiak bozkatu. Lehiaketaren orrialdean, partaideen argazkiak biltzeaz gain, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari buruzko eta haren laguntzarekin Euskal Autonomia Erkidegoan egindako jardueren inguruko informazioa jasoko da.

Behin argazkiak aurkezteko epea eta Facebook bidezko bozkatzea amaituta, Europako Batzordeko kide batez eta Eusko Jaurlaritzako bi kidez osatutako epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu, argazki finalistak suertatzen diren artean. Sari-banaketa, aurreko bost lehiaketak bezala egingo da, sariak emateko ekitaldi baten, non sariak banatzeaz gain lehiaketaren argazki finalistak erakutsiko dira. Maiatzaren 9an, Europaren eguna.

Bi horietatik, puntu gehien eskuratzen duen argazkiak sari hau izango du: Nikon D3300 reflex motako kamera bat (edo antzeko beste bat, aurrekoa lortzerik ez balego) 18-55 eta 55-200 VR objektiboekin. Bigarren geratzen denak GO PRO HERO Kamera bat eskuratuko du eta azkenik, hirugarren saria, argazkirik ospetsuenarentzat izango da, web orrian, zaleen boto gehien jaso dituen argazkiarentzat alegia; honek, E:book bat izango du.

Informazio gehiago jasotzeko lehiaketaren orrialdean kontsulta daiteke www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus