Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko Liburutegi Publikoak. Estatistika Txostena 2001

Atala

Nobedade gisa, aurten, lehenengo aldiz, datu horiek guztiak urtekari batean argitaratu dira. Argitalpen horrek helburu bikoitza du: alde batetik, Liburutegi Zerbitzuak datuak egituratuta izatea, ELSNko liburutegien plangintza egokia egiteko lagungarri izan daitezen, eta, bestetik, liburuzainek beren datuak eta gainerako liburutegietakoak ikusgai izatea, beren liburutegiek ondo funtzionatzeko erraztasunak eta orientabideak izan ditzaten.

Egoera zein den jakiteko, nahitaezkoa da errealitatearekin bat datozen datuak izatea. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu liburuzainei eta liburutegi publikoetako langile guztiei, beren laguntza gabe lan hau egitea ezinezkoa baitzatekeen.

Laburbilduz, kontua da denon artean liburutegi publikoei gailentasuna ematea, oraintsu argitaratutako dokumentuan Pautas sobre los servicios de las bibliotecas públicas esaten duenaren ildotik, toki-informaziorako lehenengo zentroa izan daitezen; baita teknologiak gure eskura jartzen duten informazioa jasotzeko atari; lehen mailako kultur jardueretarako zentro; kulturartekotasuna, elkartasuna eta partaidetza sustatzen dituen identitate-espazio eta elkarbizitzarako eta elkartzeko leku ere.

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko Liburutegi Publikoak. Estatistika Txostena 2001 [pdf, 2 MB]