Segurtasun Saila

Ikuskizunen Izapidetzeak

Tramitearen arabera, eta hori egiten duen pertsonaren edo entitatearen arabera, bi bide daude hori egiteko:

  • Presentziala (pertsona fisikoentzat bakarrik)
  • Telematikoa (pertsona fisiko eta juridikoentzat)
  • Areto-itxietan ikuskizunak baimentzea

    Jarduera horretarako lizentziarik ez duen lokal edo eremu itxietan egiten diren ikuskizun edo jolas-jarduerak baimentzea, betiere lokalaren edo ikuskizunaren edukiera 700 lagunetik gorakoa bada. Prozedura horretatik kanpo geratzen dira zezen-ikuskizunak eta ikuskizun piroteknikoak.

  • Ordutegi aldaketa baimentzea

    17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, honen helburua da Euskal Autonomi Elkartearen eremuan jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak arautzea, bai eta jarduera horien beste alderdi batzuk ere, ordutegiekin zerikusia dutenak hain zuzen.

  • Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea

    Behi-abelburu suharrek parte hartzen duten ikuskizunak zezen-ikuskizun orokorrak dira. Horietan abelburuak zezen-plazetan toreatzen dira eta ikuskizunean bertan abelburua hil egiten dute, araudi honetan ezarritakoarekin bat.

  • Tradiziozko zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea

    Tradiziozko zezen-ikuskizunetan behi abelburu suharrek hartzen dute parte. Entzierroak, abereak askatzea, bigantxak toreatzea, sokamuturra eta abelburuaren heriotza eragiten ez duten antzeko ekintzak dira.

  • Bestelako zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea

    Bestelako zezen-ikuskizunak dira: zezenketa barregarriak, Portugaleko urkadun zezenketak, errekortegileen ikuskizunak, txuliaketak eta emeen probaketa publikoak adibidez.

  • Zezen-plaza finkoak berrirekitzea

    Urtero, edozein zezen–ikuskizun egin baino lehen, plazako titularrak berriro irekitzeko baimena eskatu behar dio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

  • Zehapen erregistroa

    Erregistro informatizatu hau sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari atxikia, zeinaren helburua udal edo autonomia agintariek ikuskizunen eta jolas-jardueren arloko arau-hausteengatik ezarritako administrazio-bideko zehapen irmoak bertan inskribatzea eta ezereztea den

  • Prozedura orokorra

    Prozedura hau bakarrik erabili eskatzeko berariazko prozedurarik ez dagoenean

Azken aldaketako data: