Tradiziozko zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea

Deskribapena


Tradiziozko zezen-ikuskizunetan behi abelburu suharrek hartzen dute parte. Entzierroak, abereak askatzea, bigantxak toreatzea, sokamuturra eta abelburuaren heriotza eragiten ez duten antzeko ekintzak dira.

Zezen-ikuskizun tradizionalak honakoak dira:

  1. Toreatu aurreko entzierroak: toreatuko diren behi abelburu suharrak herri bideetan zehar gidatzean datzan ikuskizuna, askatze gunetik zezen-plazaraino eta joaldunek lagunduta.
  2. Abelburuak askatzea edo tradizioko entzierroa: behi abelburu suhar ar edo emeak libreki korriaraztea, baimendutako hiriko, landakoa edo bide nahasian, edo baimendutako plaza publiko edo barrunbeetan.
  3. Bigantxak toreatzea: plaza edo barrunbe batean dauden parte-hartzaileek abelburu suhar edo bigantxak korriarazi edo toreatzea.
  4. Sokamuturra: kaleetan edo herri-bideetan abelburu suhar bat korriaraztea. Abelburua soka batekin lotzen da eta abeltzaintza-etxeko titularrak edo laguntzaileek kontrolatzen dute.

Nori dago zuzenduta


Enpresa antolatzailetzat joko dira zezen-ikuskizunak antolatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta hortik datozen erantzukizunak, jendearekiko edo administrazioarekiko berenganatzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan zezen-ikuskizunak antolatzeko nahitaezkoa izango da aipatu dugun eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko den erregistroan izena ematea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532

Kodea(k)

  • Tradiziozko zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea: 0021202

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Aurkeztutako agiriak aztertuko dira eta lokalaren eta ikuskizunaren segurtasun-baldintzak egiaztatzeko agiriak eskatuko dira, ekitaldia baimendu ahal izateko.

Eskabideak Aurkezteko Epea:

  • Ikuskizuna edo jolas jarduera egin baino 10 egun lehenago.

Oharrak

Zenbait agiri beranduago aurkez daitezke; hain zuzen, ikuskizuna egingo den egunera arte, eta Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteei emango zaizkie, ikuskizun-egunean hori hasi aurretik bertaratuko baitira:

  • Abelburuen lekualdaketaren agiria.
  • Udaleko zerbitzu teknikoen aldeko txostena, zezen-plaza instalatutakoan aztertu eta gero.
  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ikuskizuna hasi baino 72 ordu lehenagora arte.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk